Teresa Errandonea 100 metro hesidunetako Espainiako Txapelketan gairaile izan da

Argazkia: Estudio Gover

Teresa Errandoneak urrezko domina eskuratu zuen Espainiako Txapelketa Absolutuan 100 metro hesidunen kategorian. Azken emaitza honekin denboraldia biribiltzea lortu du. Semifinalean 13.77 segundotako denbora lortu zuen, kontrako haizea -1.6 m/s-takoa izan zelarik. Finalean, ordea, denbora hobetu eta azkenean garaipen argi bat lortu zuen, bigarren sailkatuari segundo erdiko tartea atera ziolarik.

Nola aurkitzen zara garaipen honen ostean?
Oso pozik aurkitzen naiz azken garaipen hau lortu ostean. Oso denboraldi luzea izan da, 12 hilabete iraun dituelako. Azkenean, denboraldia Espainiako Txapelketan urrezko domina lortuz amaitu ahal izatea sekulakoa izan da. Egindako lanak bere fruituak eman ditu eta oso pozik nago.

Sopresa bat izan da edo horrelako emaitza lortzea espero zenuen?
Emaitza horren bila genbiltzan, izan ere, azken hilabete honetan oso era erregularrean ibili naiz eta ez dut txapelketan hanka sartu. Lehen postua lortzeko aukera nuenez, horretarako prestatzen ibili naiz eta egindako lan guztia zerbaitetarako balio izan dit.

Etxera itzuli eta familiarekin ospatzeko aukera izan duzu?
Bai, naiz eta oraindik lortutako guztia onartzeko denborarik izan ez dudan arren. Etxera itzuli, familiarekin denbora pasa eta mundu guztiak zu zoriontzea oso atsegina da. Lasterketa errepikatuta ikusi dut berriro telebistan eta, horrela, gertatutakoa ulertu eta lortutakoaz kontziente izatea errazagoa zait.

Lehen aldiz urrezko domina hori lortzea berezia izan da zuretzat?
Inguruko jendearengatik oso babestuta sentitu naiz. Txapelketaren egunean bertan zein etxera itzuli naizenean, jendea deika ibili da eta niregatik kezkatu da eta egindako lan guztia kontutan hartuta hori asko eskertzen da.

Txapelketa udara amaieran izan denez, entrenamenduz beteriko udara gogorra izan da?
Bai, denboraldiaren planteamendua egin genuenean luzeagoa egingo zitzaidala pentsatu nuen. Lehen txapelketak maiatzan egin genituen eta hasiera nahiko kaxkarra izan zen Atileseko orpoan tendinitis bat izan nuelako, baina, denboraldia luzea izan denez lesiotik berreskuratzeko aukera izan dut.

Denboraldia amaitu ostean, zein balorazio egiten duzu orokorrean?
Oso denboraldi ona izan da. Aurreko urtean entrenatzailez aldatu nuen eta berarekin egiten nuen lehen denboraldia zen hau, tartean aldaketa asko izan direlarik. Bilatzen genituen marka guztiak lortu ez ditugun arren, emaitza oso onak lortu ditugu. Horrela, datorren urtean markak hobetzeko aukera izango dudala uste dut.

Noiz hasiko zara hurrengo denboraldia prestatzen?
Orain 3 asteko atsedenaldia hartuko dut eta iraileko azken astetik aurrera hurrengo denboraldirako lanean hasiko garela uste dut.

Argazkia: Estudio Gover

Denboraldi berri baten hasieran zaila izaten zaizu berriro erritmoa hartzea?
Atsedenaldiko asteetan zehar korrika egitera ateratzen naiz, baina, hala ere aurre-denboraldiko lehen asteetan gihar-minak izan ohi ditut. Orain atseden hartzeko gogoak dauzkadan arren, denboraldi berria hasteko gogo asko dauzkat ere.

Hurrengo denboraldirako helburu berririk duzu?
Nire marka pertsonalak hobetzeko helburua dut, bai pista estalian zein aire zabalean, eta pixakanaka ikusiko zer gertatuo den.

Nazioarteko txapelketaren batean parte hartzea gustatuko litzaizuke?
Oraindik ez dira urte berri honetarako marka minimoak atera eta ez dakit zenba eskatuko duten pista estaliko mundialean. Helburu deigarri eta polita izan daiteke nazioarteko txapelketa batera iritsi ahal izatea.

Garaipen honek atletismoaren munduan emandako lehen pasuauk gogoratzen dizkizu?
Txikitatik Espainiako txapeldun titulua lortzeko gogo asko neuzkan. 14 urte bete nituenetik dominak lortu ditut, baina, hau izan da niretzat bereziena, atzera begiratu eta egindako lan guztia ikusteko aukera ematen didalako.

Etorkizunean nola ikusi nahiko zinateke atletismoaren munduan?
Kirolari denbora gehiago eskaintzea gustatuko litzaidake, oraindik masterra bukatzen ari naizenez ez dut kirolari urte oso bat eskaintzeko aukerarik izan eta urte batzuen buruan esklusiboki atletismoan zentratzea gustatuko litzaidake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude