Kantu Zaharren Bazkaria antolatu dute urriaren 5erako Atalaia Jatetxean

Kantu Zaharren Bazkaria antolatu dute urriaren 5erako Irungo Atalaia Jatetxean. 50 euroren truke bazkarian izena ematen dutenek Inaxio Muguruza sukaldariak prestatutako menu berezia dastatzeko aukera izango dute, mahai inguruan kantu zahar erritmoaz eta bertsoen doinuez gozatzen duten bitartean. Guztira bazkarian 200 pertsonentzako tokia egongo da.

Kantu Zaharren Bazkaria Angel Mariaezkurrenak antoltatutako ekitaldia da. Urriaren 5eko 13:00etan ekitaldiari hasiera emateko Aitor Mendiluze bertsolariak “Muxugoxo” izenarekin antolatutako luntxari hasiera emango dio momentuan sortutako ongi etorri bertsoekin. Bertan, oilo eta txahal salda, arto ogia tipuliña eta txitxikiarekin, kroketa mota ezberdinak eta Arabako patata eta odolkia ardi gaztarekin labetuta dastatzeko aukera egongo da.

Jarraian, eguerdiko 14:00etan bazkariari hasiera emango zaio. Bazkariari hasiera emango zaio onddoak eta otarraina kurruskari batean elkartu dituen plater batekin, urriko produktuei omenaldia egiteko. Jarraian, betiko bakailaoa iritsiko da jankideen platerretara, Inaxio Muguruza sukaldariak azaldu duenez, Irun estatu mailan bakailaoa tratatzen duen hiri inportantenetako bat dela gogoratzeko. Freskagarri moduan limoi sorbetea edan ondoren, urdin sagar errea, ahatea eta mahatsak nahastuko dituen plater bereziaren txanda izango da. Azkenik, Araban jatorria duen Goxua postrea Tolosako tejekin itxiera emango zaio bazkariari kafearekin batera.

Bazkarian zehar Angel Mariaezkurrena antolatzaileaz gain, Aitor Mendiluzek, bertsolariak; Aitor Ibarrak, tronpeta-joleak; Beñat Mitxelena, soinu-joleak parte hartuko dute. Gainera, bazkarian zehar 160 kantu zahar eta bertso biltzen dituen Kantu Zaharren librua eskuratzeko aukera izango da 5 eruroren truke. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan amaituko da.

Atalaia jatetxean egingo den Kanta Zaharren Bazkaria komunikabideen bitartez ezagutzera eman aurretik jada 60 pertsonek haien sarrerak erreserbatu dituzte urriaren 5erako. Guztira, 200 pertsonentzako lekua izango da. Sarrerak erreserbatzeko interesatuek 685 728 487 edo 943 63 55 18 telefono zenbakietara deitu beharko dute.

Kanta Zaharren bazkariaren jatorria
Angel Mariaezkurrenak 20 urte baino gehiago daramatza Kanta Zaharren mundua ikertzen. Mariaezkurrenak kantu zaharren inguruko ekitaldia antolatzea erabaki zuenean Erasun herriko ohitura zahar bat zela uste zuen, baina, denborak mahai inguruan kantatzea Euskal Herri osoan zabaldurik dagoen ohitura bat dela erakutsi dio. Horrela, mahai baten inguruan kantatzen diren iragan luzeko kantuak bezala deskribatzen ditu Angel Mariaezkurrenak kantu zaharrak, elkar ezagutzen ez diren pertsonen artean harreman bat sortzeko ahalmena dutenak. Kantu zaharrak Euskal Herriko historiaren lekuko diren heinean, era askotariko gaiak lantzen dituzte.

Kantu zaharrak edonon kantatzen direlaren ohitura oinarritaz hartuta Atalaia Jatetxeko Inaxio Muguruza sukaldariari ideia bikaina iruditu zitziaon honelako ekitaldi bat bere jatetxean antolatu ahal izatea. “Ohore da niretzat jatetxean giro ederra sortuko duen euskal kantuen inguruko ekitaldia antolatu ahal izatea”, azaldu du Inaxio Muguruza Atalaia jatetxeko sukaldariak. Egun batez jatetxeare egunerokotasuna alde batera utzi eta euskal kanta zaharrei omenaldia eskaintzeko aukera perfektua dela azaldu du Inaxio Muguruza Atalaia jatetxeko sukaldariak.

Kantua eta bertsolaritza
Kantu Zaharren Bazkariko beste protagonista bat Aitor Mendiluze bertsolaria izango da, kasu askotan katu zaharrak bertso zaharrak diren aldetik. Izan ere, Angel Mariaezkurrena antolatzaileak adierazi duenez bertsolaritzaren eta kantuen arteko lotura oso estua da: “bertsolariak dauden bitartean kantu zaharrak izango dira”. Aitor Mendiluzek bertsolaritza jendearekin partekatzen den doinu eta hitzaren arteko jolas etengabe batean oinarritzen dela azaldu du. Zentzu horretan, kantu zaharrek eta bertsolaritzak ezaugarri komun ugari dauzkate. Ezberdintasun nagusia, ordea, jendeak aurretik kantuak ezagutzen dituela da eta, horri esker, publikoari emanaldiko protagonista bihurtzea ahalbidetzen zaio. Bertsolaritza mahai-inguruko beste jarduera bat den heinean, Aitor Mendiluzek adierazi du, “lagunartea, otordua, kantua eta bertsoa, ezin da gehiago eskatu”.

 

Prentsaurrekoaren bideoa Txingudi Onlinen webgunean topatuko duzue

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude