San Marcial Kirol Elkartea bere bigarren denboraldiari aurre egiteko prest dago

Argazkia: Estudio Gover

Joan den urteko uztailean sortu zen hilabete eskaseko tartearekin San Marcial Kirol Elkartea. Klubaren lehen denboraldia gainditu ostean, bigarren denboraldiari aurre egiteko aurre-denboraldiko prestaketa lanak martxan jarri dituzte berriro. Aurten, guztira, 220-230 jokalarik osatuko dute San Marcial kluba, 40 entrenatzaile eta 12 zuzendaritzako kideen laguntzarekin. Klubeko Jorge Vertiz eta David Ruizek denboraldi berrirako erronkak azaldu dituzte.

Zein balorazio egiten duzue klubaren lehen urteurrena bete ondoren?
Jorge Vertiz: Joan den urteko uztailean martxan jarri ginen. Joan den urtean 6 talde federatu osatzea lortu genuen eta txikienentzako futbol eskola. Jubenilek urte alper xamarra izan zuten arren, kadete A taldea Gipuzkoako Kopako finalera iritsi zen eta txapeldunorde izatera iritsi ziren. Lehen talde infantila, berriz, bere taldeko fase finalera sartzeko aukerekin ibili zen ia amaierara arte. Infatil txikiak ere ia azkeneko urtera arte ohorezko infantilaren kategorian klasifikatzeko zorian egon zen. Orokorrean, denboraldi ona egin zuten eta eskolaren barnean oso giro ona izan dugu.

David Ruiz: Gurasoiei klub berriarekin izandako inplikazioa eskertu behar diegu, izan ere, oso giro onean lan egiteko aukera izan dugu bai jokalari, entrenatzaile eta bestelakoen artean.

Udako hilabeteetan zehar ekintza berezirik antolatu duzue?
Jorge: SM Uda Aselagun antolatu dugu lehen aldiz. La Salle ikastetxeko instalakuntzetan egin dugu eta astero 40 parte-hartzaile inguru izan ditugu goizeko 9:00etatik 13:00etara. Astean behin Zubietara irteerak antolatu ditugu bertan entrenatu eta, gero, lehen taldearen entrenamentuak ikusteko. Guztira, jarduera hori hiru asteetan zehar antolatu dugu eta datorren urtean errepikatzeko asmoa dugu.

Nola moldatu zarete berriro aurre-denboraldiarekin hasteko?
David: Bi asteetako atsedenaldiaren ostean, berriro lanean hasi gara talde federatuekin. Hilabete bat daramagu lanean eta momentuz sentatzio onak dauzkagu, baina, denboraldian zehar zer gertatzen den ikusiko dugu.

Denboraldi berrirako nobedaderik duzue?
Jorge: Talde mailan ez gehiegirik. Joan den urtean izan genituen bi talde jubenilekin alderatuta aurten talde bakarra aterako dugu, bi talde osatzeko mutil nahikorik ez dugulako. Eskolan 2011ko generazioak sartuko dira aurten eta 100 partaideen inguruan ibiliko garela uste dugu, joan den urtean baino 25 haur gehiago gutxi gorabehera.

David: Hori seinale ona da, eskolan jendea oso gustora dabilela erakusten digulako.

Bigarren denboraldi honen aurrean helburu berririk duzue buruan?
Jorge: Helburuen artean futbol femeninoaren gaia daukagu. Proiektu aurrera ateratzeko nahia dugun arren, ez dugu hori prestatzeko denbora nahikorik izan eta lan-taldeetan jende gehiago sartzea beharrezkoa da. Epe ertainean helburua lortzea gustatuko litzaiguke, beti gauzak ondo eginez.

Jendeak oraindik klubean denboraldi honetarako sartzeko garaiz dabil?
Jorge: Eskolako plaza gehienak beteak dauzkagu eta langile zein espazio kontuengatik ezinezkoa zaigu jokalari gehiago onartzea.
David: 2011, 2009 eta 2008 urteetako generazioetan lekuren bat dugu oraindik.

Noiz dauzkazue lehen partiduak eta txapelketak?
David: Federatuentzako lehen partiduak irailean hasten dira eta eskolakoak, berriz, urrian.

Kategoria bakoitzeko taldeak osatzeko zertan oinarritzen zarete?
Jorge: Generazioak bere horretan mantentzen saiatzen gara, dena orekatua egon dadin.
David: Haur guztiei haien lekua eskaini nahi diegu, eroso sentitu daitezen eta talde guztiak garrantzitsuak direla ikustarazteko.

Zein balore transmititu nahi dizkiezue haur eta gazteei futbolaren bitartez?
Jorge: Jokalariak entzutea eta haiekin asko hitz egitea, entrenatziale eta jokalarien arteko komunikazioa zaintzeko.

David: Futbol jokalari profesionala izatera iristea oso zaila denez, guretzat garrantzitsuena haurrek ondo pasatzea da eta zelaitik kanpo izan ditzateken arazoetaz ahazteko aukera ematea.

Jorge: Gainera, SM+ izeneko proiektuaren bitartez jokalari, senide eta entrenatzaileentzako jarduera ezberdinak antolatzen ditugu, futbolaz gain, bestelako arloak lantzeko.

Nola bergiratzen du San Martzial Kirol Klubak etorkizunera?
Jorge: Klubaren sorrerarako egindako lan guztiaren ostean, klubak etorkizun luzea izatea espero dugu.
David: Lehen urtea gogorra izan da, batez ere lehen hilabetea, eta orain eraikitakoa mantentzea lortu behar dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude