Larunbatean Irungo kaleak kolore hori urdinez jantziko dira

Otsailaren 29an Irungo erdiguneko kaleak festa giroz jantziko dira Bidasoa Irun VELUX EHFko Last 16 taldean sartzeko aukera emango dio bueltako partiduarekin batera. Bidasoako jokalariak Orlen Wisla Plock talde izango dute etsai larunbatean Artalekun arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko den partiduan. Partidua, Europako Eskubaloi Federazioak jakinarazi duenez, “Match of the Week” (#MOTW) bezala hautatua izan da, hau da, jardunaldiko partidua.

Programa zehaztua

Ekintzak goizeko 11:00etan hasiko dira eta San Juan plaza, Kale Nagusia eta Legia kaleen artean garatuko dira gehienak. Brioche Pasquierrek 70 metro beteko dituen kirol jokoa kokatuko du, ekintza ezberdinekin eta gauza ezberdinak oparitzeko. Supermercados BMk, aldiz, puzgarriak ipiniko ditu.

Klubak Txingudiko Zerbitzuekin ingurumena zaintzeko duen konpromezua dela eta, Txingudiko Zerbitzuek eskubaloi porteria erraldoi bat eta baloiak jarriko ditu haur eta hiritar helduagoek haien trebetasunak erakuts ditzaten.

Ondare kultur elkarteak jardunaldiko festarekin bat egingo du bere erraldoi eta buruhandiekin eta goizeko 11:00etan abiatuko dira Zabaltza plazatik. Hortaz gain, eskulan tailer ezberdinak antolatuko dituzte eta tren elektriko bat jarriko dute San Juan plazaren inguruan haur eta helduek festaz gozatzeko aukera izan dezaten. Era berean, Europako Koparen garaipenaren 25. urteurrena ospatzeko eraikitzen ari den erraldoiaren aldeko azken diru ekarpenak biltzeko zozteka bat antolatuko da eta 3 sari zozketatuko dira guztira:

  1. saria: Bazkari/afaria Arzak jatetxean bi pertsonentzako; Bidaso Irun taldearen kamisetak eta Releko motxila; Haroko ETH hotelean gau bat, upelategira bistekin; Irun, historia erraldoia proiektuko kamiseta eta taza; Bidasoa klubaren erraldoiaren lamina eta postala. Martxoaren 20ean zozketatuko da.
  2. saria: Bi pertsonentzako bazkaria Petritegi sagardotegian eta Euskal Sagardoa produktuekin osatutako saskia; Bidasoa Irun taldearen beroketetarako kamiseta; Realaren kamiseta eta motxila; Viento en Popa escaperoom-erako bi pertsonentzako esperientzia; Luis Marianoko Pizza Hut-ean bi pertsonentzako menua; Irun, historia erraldoia proiektuko motxila; Irun, historia erraldoia proiektuko 16GB-eko USBa, 2018ko ikuskizuneko bideoarekin; Bidasoako erraldoiaren postala. Martxoaren 27an zozketatuko da.
  3. saria: Bi pertsonentzako bazkaria Atalaia jatetxean; Bidasoa Irun taldearen entrenamenduetarako kamiseta; Baskonia taldearen kamiseta; Bi pertsonentzako pasea La Perla Talaso-Sport eremurako astelehenetik ostiralera; Luis Marianoko Pizz Hut jatetxean bi pertsonentzako menua; Mary Berry dendako XXL neurriko txutxeria poltsa; gomazko Ondareko erraldoien bikotea eta Bidasoa klubaren erraldoiaren postala. Apirilaren 3an zozketatuko da.

Festa erdigunetik haratago

Festa erdiguneko inguru honetan egoteaz gainera, klub irundarreko jarraitzaileek Asbi, taldearen maskotarekin, argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Hortaz gain, hurrengo taberna hauek bezeroei Artalekuko partiduko atsedenaldian zozkatuko diren 3 kamiseten zozketan parte hartzea ahalbidetuko diete: Sargia, Orrua, ConTino, The Basque Corner, Batzoki, Manolo, Mari, El Muro eta Ekialde. Festaren amaiera 15:15etan iritsiko da, txarangak Artalekurako bidea hartuko duenean. Ikusleei Artalekura aurrerapen nahikoarekin hurbiltzea gomendatzen zaie.

Giro alaiaz kutsatuta

Jose Antonio Santano Irungo alkateak klubari eta jardunaldian elkarlanean arituko dire entitateei eskerrak eman dizkie partidu garrantzitsu honen atarian hirian festa giroa sortzeagatik. Era horretan, alkateak gaineratu du, “Artalekuk du kanporaketa fase honetan azken hitza eta hiri osoak bertako taldearen alde bultza egingo du”. Hortaz gain, alkateak gogorarazi du Champios Leaguea-a eta Europako Koparen urtemugarekin, besteak beste, aurtengo denboraldia bikaina izaten ari dela eta hiriak amesten jarraitzeko gogoak dauzkala.

Bere aldetik, Gurutz Aginagalde Bidasoa klubeko presidentea adierazi du oso pozik daudela bidean kluba laguntzeko prest dauden elkarte askorekin topatu direlako: udala, enpresak, elkarteak, ostalaritza, … Cocks en kontra jokatutako partidutik enpresa berri askok klubarekin bat egin dutela azaldu du Aginagaldek eta, etorkizunean, gauzak bide beretik jarraitzea espero dutela azaldu du. “Horrelako ekintzen bitartez kolaboratzaile guztien inplikazioa eskertu nahi dugu”, gaineratu du Aginagaldek. Era honetan, taldearen helburuetako bat zaletuetatik hurbilago egotea dela azaldu du Aguinagalde, modu honetan, zaletuak eta hain jarraitzaile ez direnek haien planak partidu egunen inguruan antola ditzaten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude