“Farmazia Lagunkoiak” proiektua Irunera iritsi da

“Farmazia Lagunkoiak” proiektua Irunera iritsi da. Porgrama honen barruan, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak  hitzaldiak antolatuko ditu adineko pertsonei osasunarekin lotutako aholku eta informazio praktikoak hurbiltzeko. Maiatzara arte, guztira, 5 hitzaldi eskainiko dira Anaka-Puiana, Luis Mariano, Behobia eta San Migueleko adineko pertsonentzat egokitutako gune sozialetan.

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak eta Gipuzkoako Sendagileen elkarteak dira hirian “Farmazia Lagunkoiak” proiektua garatzen ari duten erakundeak. Proiektua izen berarekin Matia fundazioak aurretik garatutako beste ekimen batean oinarriturik dago. Datozen hilabeteetan zehar Irungo gune sozialetan hainbat hitzaldi antolatuko dira. Hitzaldiak adineko pertsonei zuzendurik egongo dira eta helburua osasun arazoak saihesteko edo gaixotasunen kudeaketa egokia egiteko aholkuak entzuleengana hurbiltzea izango da.Cristina Laborda Gizarte Ongizate arloko ordezkariak azaldu duenez, “programa honen berri izan bezain laster, Irunen ekimena martxan jartzeko bidea bilatzen hasi ginen”.

Hitzaldia bakoitza gizarte zentroa kokatutako auzoko farmaziako farmazeutiko batek emango du. Hitzaldi bakoitzean adineko pertsonekin lotutako gai konkretu bana landuko da, orokorrean, prebentzio eta sentsibilizazioarekin lotutako gaiak. Lehen hitzordua otsailaren 4ean izan zen Anaka-Puianako gune sozialean. Lehen hitzaldiak arrakasta handia izan zuen, izan ere, 50 pertsona inguru hurbildu baitziren profesionalen gomendioak entzutera.

Hauek dira hurrengo hitzaldietan landuko diren gaia: loaren higienea, gernu-inkontinentzia eta automedikazioa. Hitzaldiek honako egutegi hau jarraituko dute:

OTSAILA:

– Otsailak 27, osteguna, 17:30etan: Gernu-inkontinentzia ( Palmera Montero).

APIRILA:

– Apirilak 2, osteguna, 17:30etan: Automedikazioa (Luis Mariano).

– Apirilak 7, asteartea, 17:30etan: Gernu-inkontinentzia (Anaka-Puiana).

 MAIATZA:

– Maiatzak 8, ostirala, 17:30etan: Automedikazioa (Behobia).

– Maiatzak 14, osteguna, 17:30etan: Loaren higienea (San Miguel):

 Irun Lagunkoia

Udaleko Gizarte Ongizate arlotik azpimarratu denez, programa hau Euskadi Lagunkoia Sustraietatik udalerri sarearen barneko ekimena da. Sareak adineko pertsonekin atsegina izango den hiria bultzatzeko helburua du, inguru urbano integratzaile bat sortzeaz gainera, zahartze aktiboa bultzatzen duen ingurua sortzeko. Irun ekimen honen parte da 2017. urtetik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude