Bidasoako Erraldoiak konpartsak ekainaren 8an ongintzarako 100 erraldoien topaketa antolatu du konpartsak aurten betetzen dituen 30 urteak ospatzeko. Estatu osotik etorritako konpartsek Bidasoako Erraldoiak, Atsegiña eta Ondareko erraldoi irundarrekin bat egingo dute topaketan.
Ekintzak goizeko lehen orduan abiatuko dira Erromes plaza eta Euskal Jai frontoien artean erraldoien muntaketa lanekin. Goizeko 10:00etaik aurrera hiriko kaleetan barrena ibilaldiari ekingo diote, Zabaltza eta San Juan plazan erraldoiak dantzatzeko etenaldiak egiteko. Dunboa ingurura itzuli ostean, topaketako parte hartzaileek Santiagoko Euskal Jai frontoian bazkalduko dute. Arratsaldean, berriz, konpartsa pare-hartzaileei topaketako oroigarriak banatuko zaizkie eta musika animazioa izango da.
Ongintzazko izaera izango duen jardunaldia izango da, izan ere, Aurreratu eta Atzegi elkarteetako kideek jardunaldiaren antolakuntzan, dantza propioekin edo erraldoiak eramanez parte hartuko baitute. Asteburu horretan hirira 500 pertsona inguru hurbilduko direla kalkulatzen da.