Otsailaren 13an banatuko dira Irun Ekintzan sariak

Otsailaren 13an banatuko dira Irun Ekintzan sariak bertako enpresa ekintzaileen ibilbidea saritzeko. Sari banaketa Ficoban egingo da arratsaldeko 18:30etan. Aurten 20 langiletik gora dauzkan enpresaren saria merezimenduzko sari gisa banatuko da.

Irungo Udaleko Ekonomia eta Ogasun arloa Irun Ekintzan sairen VI. edizioko azken prestaketekin amaitzen ari da. Hiriko enpresa ekintzaileen ibilbidea saritzeko helburua duten sari hauen lehen edizioa 2013an antolatu zen. Joan den urtean zehar proiektu berritzaileren bat martxan jarri duten irundarren ausardia saritu nahi du udalak. Edozein esparruetan garatutako proiektua izan daiteke (produktu edo zerbitzua, prozesua, merkatua, negozio eredua, barne antolakuntza, etab.)

Merezimenduzko saria

Nobedade nagusia 20 langiletik gora dauzkan enpresaren saria zena merezimenduzko sari batean bihurtuko da eta Hazlan S.L enpresarentzat izango da. Letxunborro etorbidean kokatutako enpresa da Hazlan eta 2014 urteko uztailean jaio zen Mendibil Elkarte Pedagogikoak garatutako proiektu batetik sortu zena. Mendibil elkarteak Irun Ekintzanen bitartez proiektua martxan jarri zuen arroparen konponketa eta jantzigintzarekin lotutako enpresa bat sortu eta bazterketa egoeran dauden pertsonei formazioa eta lanpostu bat eskaini ahal izateko. Horrela, tailer tradizionalaren ideia berreskuratzeaz gainera, banaketa eta produkzioa teknologia berrienarekin uztartzeko helburua du proiektuak, beti ere, kontsumitzaileen beharretara egokitzeko.

Hiriko ekintzailetza 4 saritan  

Ekitaldian lau sari banatuko dira guztira. Aurretik aipatutako merezimenduzko saria izango da lehenengoa. Hortaz gain, 4.000 euro jasoko dituz 20 langile baino gutxiago dauzkan Irungo enpresa ekintzaileak eta zerbitzuen enpresa irundarrak. Gainera, ideia ekintzailearen irabazlea den enpresak 2.000 euro jasoko ditu errekonozimenduaz gainera.

Hautagaiak

Guztira  14 enpresa izan dira VI. Irun Ekintzan sarietako bat jasotzeko hautagaiak. Hautagai guzti hauen artean finalistak aukeratu dira eta irabazleen izena otsailaren 13an ezagutuko da. Hauek dira kategoria bakoitzeko enpresa finalisten izenak:

– 20 langiletik beherako enpresen kategorian: Kodetag SLU, Enerlogix System SL eta Servicios Integrales Empresas 2006 SL.

– Zerbitzuen enpresen kategorian: Avanzadas Arquitectura SL. Avanzarq, Boulevard Garagardotegia eta Mendibil Ardotegia.

– Idea berritzaileenaren kategorian: Nuria Veigaren OnBizi eta Aitor Berridiren 3D Berridi.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude