Aurrera mugaz gaindiko negozio klubak bazkideentzako urteko lehen topaketa esklusiboa egin zuen atzo. Ekitaldia 19:00etan hasi zen Ficoba Azokan eta bertan elkartu ziren proiektuan izena eman zuten Iparraldeko eta Hegoaldeko 30 enpresa baino gehiago.
Aurrera ekimenak enpresen garapena eta lankidetza indartu nahi ditu, mugak eraitsiz eta zubiak eraikiz, merkatu berrietan hedatzea eta administrazio- eta kultura-oztopoak gainditzea errazteko.
Lehen topaketa
Lehenik eta behin, dinamikaren aurkezpen txiki bat egin zuten antolatzaileek. Jarraian, ekitaldira joan ziren pertsona guztiek minutu bat baino gutxiagoan aurkeztu zituzten beren enpresa-proiektuak.
“Arrakastaz gainditu genituen parte-hartze handia eta hizkuntza-aniztasuna izatearen erronkak. Denborak bete egin ziren eta aurkezpen oso dinamikoak egin ziren. Gainera, itzulpenak egin genituen frantsesez, gazteleraz eta euskaraz, eta, horiei esker, ekitaldia arintasunez eta hurbiltasunez egin zen”, azaldu du Joseba Arozenak, 837 Comunicación enpresakoak, Aurreraren antolatzaileetako batek.
Ondoren, bertaratutakoek lunch batez gozatu ahal izan zuten esperientziak partekatzen eta Aurrera osatzen duten gainerako enpresak hobeto ezagutzen zituzten bitartean.
Ekitaldiaren antolatzaileetako bat den Vámonos-eko Sébastien Hiribarrenek honako hau gaineratu zuen: “Topaketa honek agerian uzten du gure eskualdeen arteko lankidetzaren potentziala. Enpresen erantzuna bikaina izan da, eta ziur gaude lankidetza emankor askoren hasiera dela “.
Aurrerakoa izatearen abantailak
Hau hasiera baino ez da, eta urrats sendoak eman nahi dira Klubak hazten eta hobetzen jarrai dezan, era guztietako enpresak eta proiektuak sartuz. Aurrerak hainbat onura eskaintzen dizkie bazkideei, besteak beste:
- Topaketa esklusiboak: urtean 4 ekitaldi egingo dira, non goi mailako aurkezpenak eta networking egingo diren giro lasaian.
- Esperientzia bakarrak: Bazkideentzat diseinatutako dastatze gastronomikoak, kultura- eta kirol-jarduerak.
- Negozio-aukerak: informazio interesgarria eta ekintza bateratuetan parte hartzeko aukera. Webgunean, sare sozialetan eta Aurrerako kanpainetan ere ikusgarritasuna emango zaie.
Izena eman nahi duten enpresek, hemen egin dezakete.