Irungo Udalaren babesarekin, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna eta Eskolarteko finala apirilaren 26an ospatu zen, Irunen. Hainbat bertso eskoletako kide elkartu ziren Urdanibia Plazan goizeko 10:30ean, eta eguerdira bitartean bitxigintza, herri kirolak edota bertso ipuinak egin zituzten.
Bazkalostean, berriz, Eskolarteko XXXV. finala ospatu zuten Amaia Antzokian 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek.
Honako hauek izan ziren partaideak: Andoni Mujika (Hernani), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Asier Ibarguren (Donostia), Beñat Mujika (Donostia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Oier Etxeberria (Azpeitia) eta Paul Iruretagoiena (Ataun).
Azkenean, Iñigo Ibañez azpeitiarrak jantzi zuen txapela, eta Paul Iruretagoiena ataundarra geratu zen bigarren.