SMS bidezko alerta-sistema berriak ibilgailuak balizatutako eremuetatik kentzeko abisuak emango ditu
Irungo Udalak, Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza arloaren bitartez, SMS bidezko alerta-sistema berri bat abian jarri duela jakinarazi du. Sistema honen helburu nagusia da jabeen ibilgailua Udaltzaingoak jarritako balizamendu baten barruan aparkatuta dagoenean horren berri ematea, jabeak autoa eremu horretatik ahalik...










