Balaztak elkartearen eguna ospatuko du azaroaren 15ean

Balazta, Bidasoako Bizikletaren Aldeko Elkarteak, elkarteko kideentzako topaketa eguna, Balazta Eguna, antolatu du azaroaren 15erako, larunbaterako. Urteko batzarraz gain, bizikleten merkatua eta bazkari herrikoia egingo dira. Azaroaren 16an, igandean, bizikleta txangoa egingo da Bidasoako bide berdetik.

Balazta Eguneko ekintzak eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, urteko batzarra eginez. Ordu berean, bizikleten azoka bat egingo da ere eta publiko guztiari irekitako ekitaldia izango da. 14:00etatik aurrera berriz, jardunaldiak lagun arteko bazkari batekin eta bizikleta gai hartuta edo aitzakia gisa duten hainbat proiekziorekin jarraituko du. Bazkarian parte hartzeko WhatsApp bidez izena ematea beharrezkoa izango da.

Igandean, azaroaren 16an, bizikleta irteera bat egingo dute Bidasoako bide berdetik Beraraino. Bi irteera izango dira: Hondarribian, Gernikako Arbola plazatik goizeko 9:00etan eta Irunen Santiagotarrak-etik 9:20etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude