Betti Gotti elkarteak jakinarazi duenez, ekainaren 21ean, Herri Bazkariaz gain, Koadrilen Egunaren barnean beste hainbat ekintza egingo dira. Antolatutakoak ohiko ekintzak dira, iaz jada elkartearen eta beste eragile batzuen lankidetzaz antolatu zirenak. Ekintza horietako batzuetan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman behar.
Gosari Herrikoia eta Gotiberak
Elkarteak jakinarazi duenez, eguna Gosari Herrikoiarekin hasiko da eta jarraian Goitibera lehiaketa egingo da. Bi jarduera hauetan edo horietakoren batea parte hartzeko izen ematea elkartearen webgunearen bitartez egin beharko da maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitarte. Guztira, 12 euro ordaindu beharko dira gosariaz gozatzeko eta 10 goitiberen lehiaketan parte hartzeko.
Kamiseta lehiaketa
Aurten, bigarren urtez jarraian, Betti Gottik Antxeta Irratiarekin elkarlanean aro berriko Kamiseten Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Lehiaketan parte hartzeko maiatzaren 25etik ekainaren 15era izena eman beharko da Betti Gottiren webgunean. Lehiaketan izena ematerakoan kamisetaren diseinua eta ezaugarriak aurkeztu beharko dira.
Mendaria
Azkenik, Koadrilen Egunaren amaieran mendaria izango dute maiatzaren 25etik ekainaren 8ra Betti Gottiren webgunean izena ematen dutenek. Mendariak 6 euroko prezioa izango du. Ordainketa egin eta mendariaren aukera erregistratu ondoren, gorde beharreko eskaera zenbakia inprimatu beharko du. Izan ere, elkartetik azpimarratu dutenez, mendaria jasotzeko nahitaezkoa izango da inprimatu beharreko paper hori ematea.
Ficobarako sarrera, bazkarira joan gabe
Betti Gotti elkartetik adierazi dute aurten ere Bazkarira ez doazenek arratsaldean Ficobara sartzeko aukera izango dutela, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Horretarako, 2 euro ordaindu beharko dira sarrera lortzeko eta horien salmenta Ficoban egingo da Herri Bazkariaren egunean.



