Garbiketa Bateratua antolatu dute Plaiaundiko ingurune naturalean larunbaterako

Plaiaundiko Parke Ekologikoa zaintzeko eta ingurune naturala hobetzeko helburuarekin, “Plaiaundi Bizirik: Garbiketa Bateratua” izeneko ekimena datorren larunbatean, azaroaren 22an, burutuko da. Ekintza hau Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan kokatzen da, eta herritarrek naturarekin duten konpromisoa erakusteko aukera paregabea eskainiko du.

Garbiketa bateratu hau Ekoetxea Txingudik antolatu du, Ekopatrulla Irun eta Recicla Birziklatu elkarteekin elkarlanean. Jarduera 3 ordukoa izango da, goizeko 10:30ean hasita. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da, tokia mugatua izan baitaiteke.

Ekimenaren helburua hondakinak murriztearen garrantziaz ohartaraztea da, ekosistemen babesa eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen dituelako. Plaiaundiko aberastasun naturala balioan jarri eta komunitatean zaintzeko.

Babestutako gunea

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, babestutako gunea izan arren, Plaiaundin oraindik ere hondakinak aurkitzen dira, lurzorua, ura eta bertan bizi diren hegaztiak kaltetuz. Arrisku hori nabarmenduz, 800 espezie baino gehiago plastikoen eraginpean daudela azpimarratu dute hezeguneetan. Hori dela eta, ekiteko ordua dela eta Plaiaundi osasuntsuago bat lortzea posible dela diote.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude