Bidasoa Irunek 2025/2026 denboraldian erabiliko dituen kamisetak aurkeztu ditu

Bidasoa Kirol Elkarteak gaur aurkeztu ditu IRUDEK Bidasoa Irunek LIGA NEXUS ENERGÍA ASOBALeko pistetan erabiliko dituen jantzi berriak. “Lurraldea gara” leloa hartuta, jantzi berriek Euroeskualdearen balioa azpimarratzen dute: Euskadi, Iparraldea eta Nafarroako iparraldea. Azken denboraldietan ohikoa izan den bezala, kamisetak Iñigo Sanz irundar diseinatzaileak diseinatu ditu, eta Geff da Bidasoa Kirol Elkartearen arropa hornitzaile ofiziala.

Kamisetak klubak egindako ibilbidea islatzen du, muga bi aldeetako herri, klub hitzartu eta erakundeekin harreman sendoak eraikitzeko gai izan baita. Hain zuzen ere, kamiseten diseinua klubak bizi duen unetik sortzen da: hazkunde garaia da, kirol, erakunde eta lurralde mailan, Europan duen presentziak eta klub zein komunitateekin duen lankidetza-sare gero eta zabalagoak markatua. Diseinuak, gainera, klubarekin identifikatzen diren kolore klasikoak daramatza: horia eta urdina, klubaren ikur bihurtuak.

Euroeskualdean inspiratuta, kamisetak kluba harreman aktiboan duen herri guztien izenek osatutako eredu grafiko bat dauka. Lurraldearen nortasun partekatua irudikatzen duen mapa sinboliko bat da. Lepoko atzealdean, Euroeskualde honetako zazpi probintzien armarriak ageri dira, Ikurriñarekin batera, batasun kulturalaren ikur gisa.

Estetikaz haratago, diseinu honek Bidasoa klubaren irudia indartzea du helburu: historia, oraina eta lurraldearekin lotura sakona dituen erakunde bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude