Bidasoa LHII-ko ordezkaritza batek 2025eko irailaren 24tik 29ra, Jeonju hirian (Hego Korea) ospatu den Drone Soccer FIDA World Cup nazioarteko txapelketan parte hartu du. Espainiako delegazio ofizialaren parte izan dira, eta ekitaldiak aukera paregabea eskaini die drone soccer kirol berritzailea mundu mailan ezagutzeko.
Parte-hartzaileek ez dute soilik ekitaldia ikusi: formakuntza espezializatuan parte hartu dute, beste herrialdeetako ordezkariekin harremanetan jarri dira eta kirolaren antolakuntza eta dinamika barrutik ezagutu dute. Esperientzia aberasgarria izan da, bai teknologikoki, bai kulturalki, eta ikasle zein irakasleentzat motibazio eta ikaskuntza iturri izan da.
Esperientzia honek aukera eman die parte-hartzaileei teknologia berritzailea eta kirolaren dimentsio globala modu praktikoan ezagutzeko, eta etorkizuneko proiektuetan inspirazio gisa balioko du.