Ostiraletik aurrera erosi ahalko dira urriko kultur hitzorduetarako sarrerak

Ostiral honetan, hilak 3, 10:00etik aurrera Amaia KZk eta CBAk urrian zehar jasoko dituzten ekitaldietarako sarreren salmenta aktibatuko da. Sarrerak esteka honetan eskuratu ahalko dira. Era berean, Irun Zuzenean jaialdiko azken emanaldiez gozatzeko sarrerak salgai daude jada.

Programazioan nabarmentzen dira “Nortasun Agiria” bakarrizketa, urriaren 10ean Zuhaitz Gurrutxagak CBAren Kultura eta Sorkuntza Zentro berrian eskainiko duena, edo “Señoras y Señoras” antzezlana, Maria Guerra eta Mariola Cubellsen pop feminista show bat, hilaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik Irunera lehen aldiz iritsiko dena.

Gainera, Irun Zuzeneanek, bere erdia igarota, Tulsa tokiko taldearen eta Ariel Rot artista argentinarraren kontzertuak hartuko ditu asteburu honetan, ostirala eta larunbata, hurrenez hurren. Gainera, jaialdiari amaiera emateko, aurtengo edizioko azken kontzertua, Beberena, urriaren 11n izango da, doakoa, San Juan plazan egingo baita, eta Aysha bertako artista izango da bere aurretik abestuko duena.

Urriko programazioa

  • Urriaren 3an, ostiralean: Irun Zuzenean jaialdian, Santalla + Tulsa, CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Irun Zuzenean.
  • Urriaren 4an, larunbatean. Irun Zuzenean jaialdian, Bluehat + Ariel Rot. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan.
  • Urriak 9, osteguna. Zure abenturaren bila: “Shukran, bizitzari mila esker”, Idoia Rubial. Amaia KZn, 19:30ean.
  • Urriak 10, ostirala. Umorezko bakarrizketa: Nortasun agiria, Zuhaitz Gurrutxaga. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan.
  • Urriak 11, larunbata: Dantza: Hona. Dantzaz. Amaia KZn, 19:00etan
  • Urriak 11, larunbata: Aysha + Bebe. Kontzertua: “Pafuera telarañas. 20 años tour”. San Juan plazan, 21:00etan
  • Urriak 16, osteguna: María Guerra eta Mariola Cubells. María Guerra eta Mariola Cubells. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan
  • Urriak 17, ostirala. DokuIrun: La Estrella Azul. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 19:00etan
  • Urriak 18, larunbata: Familia osoarentzako ikuskizuna: Viajeras del espacio, Baal. Amaia KZn, 17:00etan
  • Urriak 23, osteguna: Zure abenturaren bila: Un mundo, mil caminos, Bego García. Amaia KZn, 19:30ean
  • Urriak 24, ostirala: Antzerkia: Manuela, el vuelo infinito, Inconstantes Teatro. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan.
  • Urriak 26, igandea: Kontzertua Irun Hiria Musika Banda. Amaia KZn, 12:00etan.
  • Urriak 31, ostirala: Familia osoarentzako antzerkia: Mr. Bo, Marie de Jongh. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 18:00etan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude