Hiriko haurren jolastokiak hobetzeko lanak egiten ari direla jakinarazi du Hiria Mantentzeko arloak

Hiria Mantentzeko Arloak jakinarazi duenez, lanak egiten ari da hiriko haurrentzako jolastokietan, 2022 osoan hiri osoko hamar bat instalazio ere berritzeko kanpaina baten barruan.

Nagusiki, segurtasun zoruak berritzen eta jolaserako elementu guztiak eta inguruko hesiak aztertzen ari da, eta, beharrezkoa bada, haiek konpondu eta pintatzen. Era berean, bide batez, non edo non, jolastokiak handitzen ari da, elementu berriak instalatuta. Segurtasun zoruak berritzeko urteko aurrekontua ia 100.000 euro ere da.

Zehazki, leku hauetan esku hartu du edo esku hartzen ari da Arloa: Luis Marianon, San Antonio Paduakoa plazan, Arturo Campión kalearen atzealdean, Behobian Bidasoa ibaiaren ondoan dagoen parkean, Ricardo Alberdi zumardiaren eta Loidi Bizkarrondo kalearen arteko plazan, Lapurdi kaleko 11-15 zenbakietan, Alberto Anguera plazan –erremateak bakarrik falta dira–, Piketazaharra kalean eta Juan Pérez de Azkue plazan –lanak martxan daude oraindik–.

Bide Publikoko ordezkari Mónica Martínezek “Udalak instalazioak mantentzeko konpromisoa” nabarmendu du; “kasu honetan, haurrentzako jolastokiak mantentzeko konpromisoa. Izan ere, Irunen badira horrelako 50 baino gehiago, eta asko erabiltzen dira. Hhorregatik, noizean behin, errepaso lanak egin behar dira, ahalik eta egoera onenean egon daitezen”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude