Bizinemak “El hilo invisible” filmaren emankizuna antolatu du ostiralerako Amaia KZn

Ostiralean, martxoaren 21ean, 19:00etan “El hilo invisible” filma emango da Amaia KZn. Ramon Esparzari buruzko erakusketaren harira antolatutako ekintza arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bizinema elkarteak antolatu du saioa, “Ramon Esparza. Bidasora itzultzea” erakusketaren esparruan. Erakusketa maiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Amaia KZko erakusketa-aretoan.

Sarrerak 5,50 euroan eskuratu daitezke Turismo Bulegoan, Amaia KZren webgunean, eta baita zentroko leihatilan bertan ere, ordubete lehenagotik, sarrerarik geratzen bada betiere.

Proiekzioa hasi aurretik, 18:00tan, ateak zabalduko dituzte Bizinemak prestatu duen erakusketa ikusi ahal izateko Amaia KZko harreran. Objektuen artean, zinemari lotutako diseinuari eta modari buruzkoak daude. Esaterako, bada sail bat Audrey Hepburn-i soilik eskainia. Argazki, poster eta aldizkari zaharren eta abarren bidez, artista bere hainbat filmetan Givenchy, Chanel, Balenciaga edota Edith Head Hollywoodeko diseinatzailearen diseinuekin jantzita ikusi ahal izango da.

Hitzorduaren aurkezpena Lur Usabiagak egingo du, eta ondoren, erakusketaren komisario Pedro Usabiagaren txanda izango da, eta zinema eta modari buruz hitz egingo du, proiekzioaren aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude