Dunboako auzo elkarteak Udaberriko Haur Festa ospatuko du asteburu honetan. Horretarako, asteburu osoan zehar, maiatzaren 16tik 18ra, hainbat ekintza egingo dira. Antolatutako ekintzak auzo elkartean bertan eta elkartearen aurreko plazatxoan egingo dira.
Maiatzaren 16an, ostiralean
- 16:30ean Paperezko hegazkinak sortzeko tailerra Euskodronen eskutik.
Maiatzaren 17an, larunbatean
- 11:30ean Pintura lehiaketa. Lehiaketaren oinarriak Auzo Elkartearen atean kontsultatu daitezke.
- 13:00etan Pintura lehiaketako sari banaketa.
- 16:30ean Gaztelu Puzgarriak.
- 16:45ean Herri-jolasak Gako taldearekin.
- 17:00ean Plastikozko moto lasterketa, 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat (partaide bakoitzak bere motoa eraman beharko du).
- 18:45ean Merienda.
- 19:00etan Apar-festa.
Maiatzaren 18an, igandean
- 12:00etan Eneko Gutierrez magoaren emanaldia.