Irungo Elatzeta Ikastetxeak ate irekien jardunaldiak eta aurrematrikulazio epea iragarri ditu datorren ikasturterako. Izan ere, aurrematrikulazio epea otsailaren 2tik 13ra arte egongo da zabalik. Ikastetxeak gogorarazi du hitzordua aurretik eskatzeko aukera dagoela.
Ikastetxea gertutik ezagutu nahi duten familiek bi aukera izango dituzte urtarrilean zehar. Ate irekiak urtarrilaren 27an eta 29an egingo dira, arratsaldeko 16:15ean. Bertan, eskolako proiektua, instalazioak eta lantaldea ezagutzeko aukera egongo da.
Informazio praktikoa:
Lekua: Araba kalea, 44 (20305 Irun).
Telefonoa: 943 89 93 45.
E-posta: idazkaritza@elatzeta.net
Webgunea: www.elatzetaikastetxea.net



