Irungo Eraiki dantza taldea 2025/26 ikasturtearen hasiera prestatzen ari da, “Bizi gaitezen dantzan” lelopean. Behobiako dantza taldeak izen emate epea zabalik dagoela jakinarazi du. 5 urtetik gorako haur eta gazteentzako euskal dantza eskolak eskaintzen dituzte, taldearekin batera dantzarekin loturiko hainbat ekintzetan parte hartzeko aukeraz gain.
Eskolak talde txikietan eskolak emateaz gain, esperientziadun monitoreek gidatutako saioak dira. Entseguak Behobian egiten dira. Dantza emanaldiez gain, taldeak hainbat ekintzetan parte hartzen du: Iñudeak eta artzainak, emanaldiak, irteerak, bidaiak, etab.
Hastear den ikasturterako izen ematea egin nahi dutenek 648 40 24 08 telefono zenbakira deituz Iñakirekin hitz egin dezakete edo eraikidantza@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Gainera, informazio gehiago nahi izanez gero, @eraikidantzataldea Instagram kontua kontsultatu daiteke.



