Irungo alkatea Cristina Laborda eta Hondarribiko alkatea Igor Enparan Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin bildu ziren atzo. Alkteek Bidasoa eskualdean osasun-arreta hobetzeko beharra helarazi zioten berriro Osasun sailburuari. Bilkuran pediatriako arreta ereduaren aldaketaz mintzatu ziren, baita haur-psikiatria zerbitzuaz.
Bi udalerrien ekimenez, zinegotziek adierazi zuten ez daudela ados hartutako azken neurriekin, besteak beste, pediatriako arreta-eredua aldatzearekin, honek eskualdeko familiak ospitaleko zerbitzu pediatrikorik gabe uzten baititu. Haur-psikiatria zerbitzuko langile gaituen gabeziaren inguruan beren kezka ere bai jakinarazi zuten, eta espero dute iragarritako plaza berria bete ahal izatea.
Labordak eta Enparanek adierazi zuten oso aukera garrantzitsua galdu dela ospitaleko larrialdien haurren osasun-arreta bezalako gai garrantzitsu eta sentikor batean adostasuna lortzeko, eta azpimarratu zuten euren eskaerek bat egiten dutela herritarrek adierazitako eskaerekin. Alde horretatik, gogora ekarri zuten lehen bileretatik Eusko Jaurlaritza bat zetorrela eskualdean osasun-arreta hobetzeko beharrarekin, eta, horregatik, erabakitako aldaketak berriz azter zitezela eskatu zuten.Bi udal-ordezkariek konpromisoa berretsi zuten Bidasoan osasun-arretaren hobekuntza integralaren alde lanean aktiboki jarraitzeko.
Ekintzen esperoan
Bi alkateek zain dauden proiektuen premia errepikatu zuten, hala nola Bidasoa Ospitaleko bloke-kirurgikoaren berritzea, Oñaurreko osasun-zentro berria, Alarde kalean partzela bat lagatzea eta beste ekipamendu batzuk, hala nola Irun Zentroko anbulatorio berria, azken honetarako Eusko Jaurlaritzako lursail eta bertako erabilpen lagapen eskaerak beharrezkoak direnak, eta berehala tramitatzera konprometitu zirena.
Hala ere, azpimarratu zuten horrelako aurrerapenak ez direla soilik azpiegitura berrien eskaera historikora mugatu behar, baizik eta arreta asistentzial egokia bermatu behar dela, dauden zerbitzuetan atzerakadarik gabe, Irungo eta Hondarribiko familiek eskatzen duten bezala.
Era berean, Bidasoko ESIko Gizarte Kontseilua deitzea eskatu zuten berriz ere, organo horrek biltzen baititu eskualdeko osasun-arretan inplikatutako eragile instituzional, profesional eta sozialak. Azpimarratu zuten edukia eta formak errespetatu behar direla horrelako prozesuetan, aurretik elkarrizketa behar baita.



