Ethan Ramírezek Kataluniako abiadura txapelketako Yamaha blue cru 125 kopako txapeldunorde saria jaso du. Sari banaketa Lleidako Balager hiriko antzokian egin da.
Ethan Ramírez
Ethan 2009ko irailaren 8an jaio zen Irunen. Motoziklismoko pilotua da eta Espainia osoan lehiatzen da, baita munduko zirkuituetan ere.Motorrenganako grina aitarengandik jaso zuen. Bere lehen mini-motorra 3 urte eta erdi zituela izan zuen. Lehen, jostailuzko motorrak zituen, baina gero abiadura-motor bat eduki nahi izan zuen. Oscar Circujanorekin entrenatzen da, Befiteko entrenatzaile pertsonal batekin. ETG Racing taldearen egituraren barruan
2023an Ethanek ETG Racing eta Yamaha Europe blu cru.-rekin lehiatzen jarraitu du. Kataluniako eta Mediterraneoko 125 Abiadura Txapelketan parte hartu du Pere Tutusaus coach-arekin, 300-etan probak egiten hasteaz gainera. Montmeló, Cheste, Alcarrás, Castellolí, Calafat, Zuera… Bezalako zirkuituetan lehiatu da. Bien bitartean, Dirt Track entrenatzen jarraitu du Adrian Garin 74 Academyrekin, eta Javier del Mieres Racing Team-ekin ere entrenatu du.



