Euskal Herri-Inauterian parte hartzeko ikastaro irekia antolatu du Kemen dantza taldeak

Urtero bezala, Kemen Dantza Taldeak Altsasuko inauteria plazaratuko du  otsailaren 14an, larunbatean, ospatuko den Euskal Herri-Inauterian. Aurten bertan parte hartu nahi duenarentzat ate irekiko prestaketa ikastaroa antolatu dute. Kemen dantza taldetik gonbidapen berezia luzatu diete herritar guztiei Inauterietako ospakizunetan parte har dezaten, dantza eta jai giroan murgiltzeko.

Ikastaroan izena emateko

Ikastaro ireki hau Uranzu Pilotalekuan izango da, eta ordutegia 18:30etik 19:30era bitartekoa izango da. Parte hartzeko saioak lau ostegunetan banatuko dira, urtarrila eta otsaila bitartean: urtarrilaren 22an eta 29an, eta Otsailaren 5ean eta 12an. Interesa izanez gero, Kemen dantza taldearekin harremanetan jartzeko edo izena emateko, 688 92 01 60 telefono zenbaki honetara deitu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude