Muxiko eta euskal dantzek hiriko plazak hartuko dituzte berriro. Urriaren 5an, igandean, hasiko dute dantza topaketen denboraldi berrian, hilero, Irungo plazetan dantzarako hitzorduak proposatzeko. Lehen hitzordu hau San Juan plazan izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Bertaratzen direnek, Irungo Txistulari Taldearen eskutik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekintzak tokiz aldatuz gero, aldez aurretik jakinaraziko da. Urriaren 5eko emanaldiaren ostean, urtea amaitu aurretik beste bi saio antolatu dira jada. Bigarrena, azaroaren 2an, igandean, izango da, Urdanibia plazan, kapera alboan. Hirugarrena eta urteko azkena, abenduaren 7an, igandean, izango da, San Juan Arria plazan. Hitzordu guztiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira.



