Maiatzaren 18an Udaberri Fest artisautza-azoka egingo da Sarjia parkean, goizeko 11:00etatik 21:00etara. Azoka aurkezteko bertan izan da Nuria Alzaga bigarren alkateordea eta Kulturako ordezkaria- Harekin batera egon dira Kolore Kolore artisauen elkarteko Susana Pascual (Soul Su) Edurne Prieto (Piki´s Nature) eta Ane Bueno (Kolore Gambara). 27 erakusketari izango dira, artisau produktuekin, bitxigintza, dekorazioa eta kosmetika, besteak beste, eta publiko guztiarentzako zuzeneko esperientziak ere izango dira azokan.
«Artisautza modan dago Irunen. Hileko lehen igandeko artisautzako eta bigarren eskuko produktuen azokak eta Udaberri Fest udaberriko jaialdiak eskaintza bikaina osatzen dute, tokiko artisau eta artisten trebezia, sormena eta legatu kulturala uztartuta», azaldu du Alzagak.
Azokak iraun bitartean, irundarrek eta bisitariek artisautza-azokaren 27 salmahaiak bisitatu ahalko dituzte, eta askotariko produktuak erosi, hala nola artisautzako produktuak, kosmetikoak, bitxiak, oihalak eta apaingarriak.
Produktuak eskaintze hutsetik haratago joanda, azokan zuzeneko esperientziak ere antolatuko dira, besteak beste haurrentzako pintura-lehiaketa bat, aurpegiko yoga klase bat eta giltzatakoak egiteko tailer bat.
Egitaraua
- 12:00etan Haurrentzako pintura lehiaketa
- 12:30ean Feltrozko giltzatakoen tailerra (Marta Sensorial)
- 13:00etan Aurpegiko yoga (Piki ‘s Nature)
- 16:30ean Feltrozko giltzatakoen tailerra (Marta Sensorial)
- 17:00etan Txokolatada eta marrazki lehiaketako sari banaketa
- 18:00etan Aurpegiko yoga (Piki ‘s Nature)
- 19:00etatik 20:30era Flash Mob – Nuria Santos (Dance Studio)
Egun osoan zehar
Ekintza horietaz gain, egun osoan zehar aldaxkak trukatzeko gune bat izango dute azokan. Ekarri zurea eta eraman beste landare bat trukean. Hortaz gain, haur eta gazteentzako liburuekin irakurketa txokoa sortuko da.



