Emakume Sortzaileen Azoka musikatua egingo da martxoaren 9ko arratsaldean

GazteARTEan Gazteria arloko Asexora-T eta Konekta zerbitzuek Emakume Sortzaileen Azoka antolatu dute martxoaren 9rako, larunbaterako. Jarduera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egingo da, Urdanibia plazako Ospitale Zaharraren alboan. Gainera, azoka dinamizatzeko zuzeneko musika emanaldiak ere izango dira.

Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna baliatuz, Emakume Sortzaileen Azokaren bitartez inguruko emakume artisten ikusgarritasuna sustatu nahi da. Hauek izango dira azokan parte hartuko duten artisauak: Julia Lasa, Loregorri, Guayaba, Alanas Cotton, Patri Taberna, Crochet Petita, Pipenela eta El Alma Creativa.

Zuzeneko musikaz girotua

Horretaz gain, zuzeneko musika emanaldiak izango dira Iune Bermejo eta Amane Area artista gazteen eskutik. Gainera, Irune Muguruza DJa arratsaldea musikarekin arratsaldea girotzeaz arduratuko da.

Jarduera guztiz doakoa izango da. Beraz, GazteARTEan zerbitzutik emakume gazte sortzaileak ezagutzera hurbiltzeko gonbidapena egin diete hiritarrei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude