Irungo Betti Gotti euskara kultur elkartea 2024ko udarako Udaleku eskaintza antolatzen dabil. Begirale taldeak osatu ostean, elkartetik antolatutako Udalekuetan parte-hartzeko izen emateari ekingo diote jarraian. Dagoeneko nerabeen txandan izena emateko aukera dago eta aurrerago gainontzeko txandetan izena emateko aukera egongo da.
Nerabeen txanda abuztuaren 14tik 27ra izango da Zuhatzan eta Val d’Aranen. Izen ematea Betti Gottiren webgunearen bitartez egin beharko da. Martxoaren 1era, ostiralera, arte zabalik egongo da Udaleku horietan izena emateko aukera. Nerabeen txandan 2008. eta 2009. urteetan jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute.
Edozein zalantza izanez gero, bettigotti2023@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo elkarteko telefonora, 688 690 545, deitu.