Betti Gotti elkartea abuztuko Udalekuetarako zuzendari eta begirale bila dabil

Betti Gotti Irun eta Hondarribiko hainbat gaztek osatutako euskara kultur elkartea da eta udako hilabeteetan udalekuak antolatzen ditu. Elkarteak udalekuetan zuzendari edo begirale moduan lan egiteko izen ematea ireki zuen urtarrilaren 15ean eta orain abuzturako zuzendari eta begirale bila dabiltza. Urtarrilaren 26an amaituko da izena emateko epea.

Elkartea elkarbizitza bidez gozatu eta gozarazi nahi duten horien bila dabil. Hala, euskara eta bertako kultura maite dituztenentzako aukera aparta da, ongi pasatzen eta naturaz gozatzen duten bitartean. Betti Gottiko Udalekuak giza baloreak oinarri dituzten elkarbizitza jarduerak dira.

Izena ematea egiteko aukera ugari daude. Batetik, Betti Gotti elkartearen webgunean sartu eta bertan topatuko duzun galdetegia bete beharko duzu elkarteko arduradunak zurekin harremanetan jarri daitezen.  Bestetik, bettigotti2023@gmail.com helbide elektronikora idazteko aukera izango duzu. Izena emateko epea urtarrilaren 26an bukatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude