Ficobak ‘BIHAR’ Hizkuntza Komunitate Gutxituen Nazioarteko Kongresua hartuko du

Ficoba erakustazokan egingo da ‘BIHAR – Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituen nazioarteko kongresua‘. Hitzordu honek nazioarteko zein tokiko adituak, ikertzaileak eta hizkuntza-eragileak bilduko ditu Irunen, munduko hainbat eskualdetan gutxitutako hizkuntzak biziberritzeko garatzen ari diren estrategiak, esperientziak eta erronka nagusiak elkarrekin aztertzeko asmoz.

Kongresuak Ficoban egingo dituen lan-saioetan, hizkuntza-komunitate desberdinen arteko lankidetza, transmisioa, digitalizazioa, hezkuntza eta erabilera soziala sustatzeko gakoak izango dituzte hizpide. Mintzaldi, mahai-inguru eta tailer ezberdinen bidez, Euskal Herriko zein nazioarteko adibide praktikoak aurkeztuko dira, Bidasoaldea hizkuntza-aniztasunaren eta biziberritzearen inguruko hausnarketa orokorraren erdigune bihurtuz.

Irunen egingo diren jarduerek aukera emango dute komunitateen arteko sareak sendotzeko eta etorkizuneko hizkuntza-politika zein herri-ekimen eraginkorragoak diseinatzeko. Parte hartu nahi duten pertsona, ikertzaile eta erakundeek kongresuaren webgune ofizialaren bidez (www.bihar.eus) formalizatu dezakete izen-ematea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude