Martindozenea Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak 15-18 urteko gazteei zuzendutako “Kuadrilen Saltsa” tailerra antolatu dute. Tailerrak gazteen arteko harreman motak landuko ditu, gehien bat, koadrilen barruan sortzen diren harremanak.
Tailerrak martxoaren 1ean eta 15ean, ostiraletan, egingo dira, arratsaldeko 17:30etik 19:30era Martindozenea Gaztelekuan. Horrela, parte-hartzaileek jarrera osasuntsuen bitartez lagunekin ondo erlazionatzen ikasiko dute, jokabide toxiko eta manipulatzaileak alde batera utzita.
“Kuadrilen Saltsan” tailerrean parte hartzeko gazteek Gaztelekuko 15-18 espaziora hurbildu ahalko dira. Hortaz gain, 656794372 telefono zenbakira WhatsApp bat bidali, konekta@irun.org helbide elektronikora mezu bat bidali edo @gazteartean_irun Instagram kontura idatzi ahalko dute. Era berean, Gazteartean webgunean ekintzari buruzko informazio osagarria aurkitu daiteke ere.