Lapurriturrik “Polinizatzaileen Pista Jokoa” irteera errepikatuko du irailaren 30ean

Lapurriturriko Informazio Guneak,”Polinizatzaileen Pista Jokoa” ekimenarekin amaituko du iraileko programazioa. Ekimen hori irailaren 30ean, larunbatean, errepikatuko da, herritarrek uztailaren 15ean egindako motako honetako lehen irteerari harrera beroa egin ondoren ondoren. Ekintza 11:00etan hasiko da Lapurriturriko Informazio Gunetik.

Oinez egindako ibilbide baten bidez, Irungo familiek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte Lapurriturri inguruko bideetako bazterretan aurki daitezkeen izaki bizidunak; horien artean, polinizatzaileen garrantzia nabarmenduko da, loreak bisitatzean polena lore batetik bestera garraiatzen duten animaliak baitira.

Oinezko ibilbidean zehar, pista-joko bat egingo da: izaki bizidunen irudiak eta izenak erlazionatuko dira, animalia bakoitza habitatean kokatuko da, erle eta liztor motak bereiziko dira, etab. Jolasa amaitzean, joko dinamiko baten bidez errepaso bat egingo da.

Jarduera herritar guztiei zuzenduta dago, batez ere 6 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familiei. Izena eman nahi duten guztiek irailaren 16tik 27ra bitartean egin ahalko dute erreserba, 010 telefonora deituz edo Irungo Udalaren webgunearen bidez.

Lapurriturri, jardueraz betea

Lapurriturriko Informazio Guneak maiatzaren 28an ekin zion jarduerari, gure ingurune naturalean bizi diren hegaztien aniztasuna ezagutzeko irteera batekin. Azken jarduera irailaren 16an egin zen, eta mineralen tailer bat izan zen, bertaratutakoei inguruko arroka eta mineral sorta zabala ezagutzeko aukera eman ziena. Udan zehar eta udazkenera arte, beste txango batzuk egitea aurreikusten da. Gogoratu behar da jendaurreko ordutegia ohikoa izango dela: asteburuetan, jaiegunetan eta ekainetik urrira bitarteko zubietan, 10: 00etatik 14:00etara.

Lapurriturriko informazio-gunea

Lapurriturriko Informazio Guneak 15 urte baino gehiago daramatza parkearen berri ematen bisitari guztiei, eta, horretarako, hainbat jarduera egiten dira denboraldi osoan. Udaberrian, udan eta udazkenaren sarreran banatzen diren jarduerez gain, informazio-guneak berak informazioa ematen die bisitari guztiei paperean eta Parke Naturalari buruzko gidaren, 5 ibilbide tematikoen (hozkailu-putzuak, meatzaritza, ikazkintza, gerrak eta Flora-Fauna-Ura) eta inguruneko turismo-eskaintzaren azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude