“Pequeña Velocidad” kontzentrazio-esparruari buruzko erakusketa ikusgai Pio Baroja institutuan

Otsailaren 29ra arte, Irungo “Pequeña Velocidad” kontzentrazio-esparruari buruzko erakusketa ikusi ahalko da Irungo Pio Baroja institutuan. Ikastetxean bertan egindako erakusketari esker, historia ikasleei hurbiltzea eta, era berean, memoria historikoa gordetzea lortu da.

Ikastetxean egindako esperientzia berria izan da eta, erakusketa ikastetxean bertan egin denez, bertako ikasleei gertaera historikoak hurbiltzea lortu da. Ikasleek aktiboki hartu dute parte gertakarien azalpenean, eta, antolamendu akademikoaren ikuspegitik, zailtasun gutxiago dituzte Batxilergoko zentro batean. Bestalde, ikastetxe osoa inplikatu da erakusketaren garapenean eta azaldutako gertakarira hurbildu da.

Hortaz gain, Pio Baroja institutuaren webgunean laster erakusketari buruzko informazio osagarria jarriko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude