Eva Huebrak Jade liburua aurkeztuko du gaur CBA liburutegian

Eva Huebra Montañes idazleak “Jade” izeneko bere lan berria aurkeztuko du gaur. Aurkezpena Irungo CBA liburutegian egingo da arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete artea. Idazle irundarrak publikatutako seigarren liburua da Jade. Aurkezpenean Rosa Rubio idazlearengatik lagunduta egongo da.

Sinopsia

Laia Agirregomezkorta doktoreak, alargun geratu ondoren, bere jaioterria, Irun, uztea erabaki du, Soriako probintziako herri txiki batean landa-mediku izateko. Protagonistak laster jakingo du Casadevante senar-emazteen eta itxura benetan asaldagarria zuen Jade txinatar jatorriko alabaren heriotzaren ostean, herriko biztanleek oso modu bitxian jokatzen dutela.

Laia infernuan bizitzera behartuta dagoela dirudien herri bat salbatzen saiatuko da, bizirik ez daudenak ikusteko gaitasuna erabiliz. Nobela honetako orrialdeetan zehar, doktorea bere patutik erreskatatzeko gai den ala ez jakingo dugu.

Fikziozko istorio bat, beldurgarriki adiktiboa, non bizidunek hildakoen espazio bera partekatzen duten, beleek bezalaxe…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude