Aniztasunetik eta transbertsalitatetik ospatuko dute M8a Irunen

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela jakina da. Cristina Laborda Irungo alkatea, Nuria Alzaga Berdintasuneko ordezkariarekin eta hiriko hainbat emakume elkarte eta/edo elkarte feministetako ordezkariekin azaldu da Irungo Emakumeen Etxean egun hori ospatzeko prestatuko jarduera-programa aurkezteko.

Programa antolatzeko Irungo Udala lankidetzan aritu da Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Txingudiko Elkarte Feminista, Parean Elkartea, Uxoa, Argoiak, Irungo Emakumeen Etxea Elkartea eta M8 Asanblada elkarteekin.

Udalak zein hiriko emakume elkarteek askotatiko ekintzak antolatu dituzte ospakizunerako: Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, etab. Ekintzak ostiral honetan, martxoaren 1ean, hasiko dira eta martxoaren amaierara arte luzatuko dira. Horrela, herritarrek doako hogei proposamenez osatutako programa erakargarri bat gozatu ahal izango dute. Antolatutako ekintzen bitartez asmoa da herritar guztiak berdintasunaren eta emakumearen eskubideen aitorpenaren inguruan hezi eta sentsibilizatzea.

Aurreko urteetan egin bezala, aurtengo programak izaera transbertsala erakusten du. Hain zuzen ere, udaleko arlo ezberdinek , emakume elkarteekin eta elkarte feministekin elkarlanean, parte hartu baitute ekintza horiek guztiak antolatzeko. Hala, Berdintasun arloaz gain, Kultura, Gazteria eta beste hainbat udal arlok parte hartu dute.

Cristina Laborda Irungo alkateak egun hori ospatzeko beharra goraipatu du, aldarrikapenerako eguna dela gogoratzearekin batera. Era berean, erakundeak, entitateak eta herritarrak inplikatzea beharrezko ikusten du berdintasunaren arloan aurrera egiten jarraitzeko: “Irungo Udalak eta emakume-elkarteek eta/edo elkarte feministek indarrak batu ditugu berdintasunaren aldeko konpromisoa azpimarratzeko”. Horretarako, Irunen martxoaren 8tik haratago doan programa zabala prestatu dela azaldu du, “egunero izan beharko lukeelako martxoaren 8a”. Irungo alkatea gogoratu du, ”proposamen horien helburua da emakumea ahalduntzea, haien agerikotasuna sendotzea eta, azken batean, berdintasunaren alde borrokatzea”.

Prentsaurrekoa Irungo Emakumeen Etxean egin dela aprobetxatuz, Cristina Labordak azpimarratu du, “azken urteotan Irunen urrats sendoak egin direla berdintasunaren alde. 2023ko urrian inauguratutako Emakumeen Etxea hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hazkunderako gune gisa deskribatu du Irungo alkateak espazio berria.

Martxoaren 8an ohiko ekintzak egingo dira hirian. Hala nola, eguerdiko 12:00etan San Juan plazan Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak elkarretaratzea egingo du “Egunero izan beharko litzateke martxoaren 8a” lelopean. Era berean, arratsaldea M8 Bidasoko Asanblada Feministak deituriko manifestazioa Irunera iritsiko da. Zati bat arratsaldeko 17:30etan hasiko da Hondarribiko Martxoak 8 plazan eta bestea 17:45ean Hendaiako Gaztelu Zahar aparkalekuan. Manifestazioaren bi zatiak Zabaltza plazan elkartu eta San Juan plazara arteko bidea egingo dute elkarrekin.

Programa zabala

  • Martxoaren 1ean, ostiralean

– 18:45ean BEchdel zinema zikloa: Las chicas están bien, Itsaso Arana, 2023. Gonbidapenarekin. CBAn. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 19:00etan Dokumental emanaldia eta solasaldia: “No, no quiero”, Belén Santos Osoriorena. Amaia KZko hitzaldi aretoan. Antolatzailea: Txingudiko Elkarte Feminista.

– 20:00etan Antzerkia: “isil-isilik, ederrago zaudete”. (10 €- 15 €) Amaia KZn. Antolatzailea: Irungo Udala.

  • Martxoaren 3an, igandean:

– 18:00etan Zinema feministako zikloa: 20.000 especies de abejas. Guk ere zinema egiten dugu (sarrera doan www.irun.org/sarreren bidez). Amaia KZn. Irungo Emakumeen Etxea Kudeatzeko Hitzarmenaren barruko jarduera.

  • Martxoaren 4an, astelehenean:

– 17:00etan hitzaldi-solasaldia: “Manipulación y abusos de poder en las relaciones: las estafas amorosas en la red”. Hizlaria: Ana Rosa Pérez Lizarraga – psikologoa. Uxoa Elkartearen egoitzan. Antolatzailea: Uxoa.

  • Martxoaren 5ean, asteartean:

– 17:30ean Emakumearen Egunari buruzko murala. Leka-enea adinekoen zentroa. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 19:00etan dokumentala: Sustraietatik eraldatuz: berdintasunaren aldeko aliatua.Sarrera librea lekua bete arte. CBAn. Antolatzaileak: Parean Elkartea eta Asun Casasola Elkartea.

  • Martxoaren 7an, ostegunean:

– 19:00etan sari banaketa: IX. “Asun Casasola” kontakizun lehiaketa. Kabigorri Ateneoan. Antolatzailea: Parean elkartea.

– 19:00 Gipuzkoako emakume arkeologoen liburuaren aurkezpena eta bisita gidatu berezia emakume arkeologoen eskutik.Oiasso Museoan. Antolatzailea: Irungo Udala.

  • Martxoaren 8an, ostiralean:

– 12:00 Kontzentrazioa: “Egunero 8M izan beharko luke”. San Juan plazan. Antolatzailea Berdintasun Batzordea.

– 13:30 Aizpatasun Bazkaria. Ibaiondo jatetxean. Antolatzailea: Argoiak.

– 17:30 Quiz 8M: Historia egin duten emakumeak ezagutzen dituzu? Martindozenea Gaztelekua. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 17:30ean Proiekzio eta solasaldi feminista. (15-18 urte arteko gazteentzat). Martindozenea gaztelekuan. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 17:30ean M8ko mural parte-hartzailea: Emakumeen aldarrikapenak historian zehar. (12-17 urte). Gazteleku Artian. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 17:30ean Emakumeen Eguna: Emakumeen arketipoei buruzko tertulia. Anaka-Puiana adinekoen zentroan. Antolatzailea: Irungo udala.

– 17:30ean Emakumearen rolari buruzko dinamika haurrentzako ipuinetan. Belaskoenea adinekoen zentroan. Antolatzailea: Irungo Udala.

-18:15ean Manifestazioa: Ibilbidea: Santiago zubia (18:15), Zabalgune plaza (19:00) eta San Juan plaza (19:30). Hasiera: Santiago zubian. Antolatzailea: M8 Bidasoko Asanblada Feminista.

– 18:45ean Herritarren zinema zikloa Salvador Echeandia Gal_aitzindaria: Zazpi minutu. Michele Placido (2016). Gonbidapenak. CBAn. Antolatzailea:Irungo Udala.

– 19:00etan Antzerkiaren emanaldia: “Kontrabandistak”. Dunboako auzo elkartean. Antolatzailea: Irungo Udala.

  • Martxoaren 9an, larunbatean:

– 17:00etan emakume sortzaileen azoka: Herriko artistak eta zuzeneko musika. Urdanibia plaza, Ospitale Zaharreko zabalgunean. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 17:00etan zinema: “Aimée eta Jaguar”. San Miguel adinekoen zentroan. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 17:30 zinema: “Genero kontua”. Anaka-Puiana adinekoen zentroan. Antolatzailea: Irungo Udala.

– 19:30 Kontzertua: “Y la música se hizo mujer”. (10 €- 15 €) Amaia KZn. Antolatzailea: Irungo Udala.

  • Martxoaren 10ean, igandean:

– Zinema feministaren zikloa: Nora. Guk ere zinema egiten dugu (sarrera doan www.irun.org/sarreren bidez). Amaia KZko Hitzaldi aretoan. Irungo Emakumeen Etxea kudeatzeko hitzarmenaren barruko jarduera.

  • Martxoaren 11n, astelehenean:

– Egun osoan zehar: X. urteurrena ospatzeko ateak Irekiak. Bidasoaldeko Elkarte Feministaren egoitzan. Antolatzailea:  Bidasoaldeko Elkarte Feminista.

– 17:00etan film emanaldia: “La voz de la igualdad”. Uxoa Elkartearen egoitzan. Antolatzailea: Uxoa.

  • Martxoaren 12an, asteartean:

– 17:15ean ahalduntzeari, autozainketari eta autoezagutzari buruzko tailerra. Florencia Savantirekin. Palmera Montero, 5. aretoan. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.

  • Martxoaren 13an, asteazkenean:

– 17:00etan Hitzaldia: Elikadura-erreakzioak, Jone Mendarterekin. Argoiak Elkartearen egoitzan. Antolatzailea: Argoiak.

  • Martxoaren 15ean, ostiralean:

– 18:45ean  Zinema frantsesa: Debout les femmes! Gilles Perret et François Ruffin, 2021. Gonbidapenak. CBAn. Antolatzailea: Irungo Udala.

  • Martxoaren 16an, larunbatean:

– 17:00etan hitzaldia eta tailerra: emakumeen arimaren jakinduria. Galdutako espiritualtasuna argitzen. Marina San José Amianorekin eta Irunroboticekin elkarlanean. Palmera Montero, 2. aretoan. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.

  • Martxoaren 17an, igandean:

– 19:00etan Zinema feministaren zikloa: Arnasa betean. Guk ere zinema egiten dugu (sarrera doan www.irun.org/sarreren bidez). Amaia KZn. Irungo emakumeen etxea kudeatzeko hitzarmenaren barruko jarduera.

  • Martxoaren 20an, asteazkenean:

– 17:00etan Antzerki laburra eta solasaldia: “Y si Juana no era loca y Teresa no tan Santa?”.. Miren Valero eta Ainhoa Urdangarinekin. Ondoren, azken urteetako emakumeari buruzko solasaldia. Argoiak Elkartearen egoitzan.Antolatzailea: Argoiak.

  • Martxoaren 21ean, ostegunean:

– 18:00etan hitzaldia eta tailerra: Mindfulness ahalduntze eta autozainketarako tresna gisa. Santiago auzo elkartean. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.

  • Martxoaren 24an, igandean:

– Zinema feministaren zikloa: “Cinco Lobitos”. Guk ere zinema egiten dugu (sarrera doan www.irun.org/sarreren bidez). Amaia KZ – Hitzaldi-aretoan. Irungo Emakumeen Etxea kudeatzeko hitzarmenaren barruko jarduera.

  • Martxoaren 8tik 27ra:
  • Argazki erakusketa: emakumeen lanaren irudiak Irungo industrian. CBAn. Antolatzailea: Irungo Udala.
  • Martxoa – apirila – maiatza:
  • Ibilbide historikoa: Emakumeen aztarnak Irunen, hiriko ikastetxeekin. Antolatzailea: Irungo Udala.

Zinema feministaren zikloa

Gainera, aurten, nobedade gisa, herritarrek zinema feministaren ziklo batez gozatu ahal izango dute. Lau film izango dira, eta martxoko igande guztietan proiektatuko da. Ekimen hau Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua izan da.

Zinema feminista zikloko proiekzioak igande honetan hasiko dira Estibaliz Urresolak zuzendutako “20.000 erle-espezie” filma, hiru Goya 2024 Sari irabazia. Martxoaren 3an izango da, 18:00etan, Amaia KZn. Sarrera dohainik izango da, baina aurretik gonbidapena eskuratu beharko da Amaia KZ webgunean eta txartel-leihatilan bertan, ordubete lehenago eta betiere gonbidapenik geratzen bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude