Euskal Herriko Txapelketek 4 titulu absolutu eta 10 junior utzi dituzte Bidasoa XXI klubean

Ia beti bezala, EHko txapelketak Espainiako txapelketen gertutasunarengatik baldintzatuta egon ziren. Ondorioz, Bidasoako aukera nagusietako asko ez zeuden bere sasoian edo ohiko programatik urrun zegoen programa batean parte hartu zuten. Dena den, neguko txapelketa autonomiko 4 titulu absolutu eta 10 junior utzi ditu Bidasoa XXI klubean.

Hauek izan ziren EHko Txapeldun absolutu berriak: Maite Iguiñiz 50B eta 100B, Asier Iguiñiz 200X eta 4x100X errelebo mixtoa. Kategoria absolutuan, gainera, 7 zilarrezko domina eta 8 brontzezko domina lortu zituzten. Aipagarria da Maite Iguiñizek bere proba guztietan podiumera igo zela zilarra 400Xn eta brontzea 200Xn.

Junior kategoriak ere arrakasta asko ekarri zituen: urrezko 10 domina, zilarrezko 9 eta brontzezko 7. Hauek izan ziren txapeldun berriak: Udane Ayestaran 50L, 100L, 50M eta 100M, Ekain Francisco 200L, 400L eta 100M, Irune Ausan 200L, Jon Arruabarrena 1500L eta Pablo Cerro 400L.

Azpimarratzekoa da, baita ere, Reka Kocsis, Udane Ayestaran, Maddi Fernandez eta Maria Etxabek osatutako 4x200L-ko errelebo taldeak Junior Klubeko Errekor berria ezarri zuela 8.59.73ko denborarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude