Beren ezkontza antolatzen ari direnek edo laster ezkontzeko asmoa dutenek hitzordu berezia izango dute Ficoban asteburu honetan. Izan ere, urriaren 14an eta 15ean VII. “Los muñecos de la tarta” ezkongaien azoka egingo da bertan. Bi egun horietan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara ezkongaiek ezkontzekin lotutako zerbitzu eta produktu guztiak topatuko dituzte bertan. Azokarako sarrera eta aparkalekua doakoa da.
Ezkontza baten plangintza erronka bat izan daiteke; horregatik, VII. Eztei Azokak dena errazagoa bihurtzen du, ezkontzen sektoreko adituak leku bakar batean biltzen baititu. Azokan, bikoteek inspirazioa aurkitu, aholku baliotsuak lortu eta hurbiletik ezagutu ahal izango dituzte beren ezkontzaren antolatzeko dituzten aukera guztiak.
‘Los muñecos de la tarta’ azokaren edizio berri honek ezkontzetarako zerbitzu hornitzaile onenak bilduko ditu asteburu bakar batean. 20 erakusketa enpresa baino gehiago, eztei jantziak neska eta mutilarentzako, jatetxeak, bitxigintzako azken berrikuntzak, bidaiak, DJak, makillajeko joera berrienak eta abar. Joera eta proposamen berrietarako espazio bat da azoka, eta bertan, ezkongaiek beren egun handia nolakoa izango den esperimentatu eta senti dezakete.
Nobedadeak
Estudio Goverreko Fernando Vergara azokaren antolatzaileak azaldu duenez, aurten, nobedadea da beste enpresa erakusketari batzuek ere bat egin dutela “Los muñecos de la tarta” azokarekin. Esaterako, Fototxelfie (fotomatoia), Sugarri jatetxea (Río Bidasoa hotela) eta El Atelier (dekorazioa).
Bestalde, Eztei azokak “online erreserba” egiteko aukera sartu du webgunean. Bikoteek webaren bidez bete ditzakete beren datuak, eta, Ficobara iristen direnean, izena eman eta zuzenean sartuko dira azokara, ilararik egin gabe. Halaber, ‘Los muñecos de la tarta’ azokak bere irudia ere berritu du, bai webgunean eta bai sare sozialetan.
Nobedade horiek sendotu egin dute, ‘Los muñecos de la tarta’ eztei azoka Gipuzkoako erreferentzia izan dadin.



