200 bikote baino gehiago igaro dira asteburu honetan Ficoban egindako ezkontzen azokatik

Larunbatean zein igandean animazioa izan da Los muñecos de la tarta azokaren ezaugarri nagusia. Pandemiaren ondorioz, hilabete asko igaro dira azken ezkontza azoka egin zenetik, eta sektorean bazen gogoa. Eta asteburu honetan Ficoban baieztatu denez, bikoteen artean ere bai.

200 bikotek baino gehiagok bisitatu dituzte asteburuan erakusketarien 20 stand baino gehiago. Gehienak Donostialdekoak eta Oarsoaldekoak. Nabarmentzekoa da Donostialdetik hurbildu diren bikoteen kopuruak gora egin duela; izan ere, Los muñecos de la tarta izan da Gipuzkoan aurten egin den horrelako lehen azoka.

Erakusketariek zein bisitariek nota ona eman diote azokari. Bertan, emakume eta mutil lagunentzako modako proposamenak, bitxiak eta osagarriak, ezkongaien bidaiak, argazkia, bideoa, DJak, candy eta izozkien taberna, fotomatoiak eta auto klasikoak erakutsi dituzte.

Los muñecos de la tarta Estudio Goverreko Fernando Vergara argazkilariak eta Papperino izozki dendako Yon Gallardo antolatutako ekitaldia da. Bidasoako bi enpresa dira, eta esperientzia handia dute ezkontza munduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude