36 jokalari bildu ditu Urte Berriko Squash txapelketak

36 jokalari bildu zituen pasa den larunbatean Irunen jokatutako Urte Berriko Squash TxapelketakLur Alai Squash klubak 2024an antolatutako lehen txapelketa izan zen. Jokalari berriak eta gaztetxoak lehiatu ziren txapelketan.

Gizonezkoetan, Xabi Azaldegi gailendu zen Adrian Belokiren aurretik. Nesketan Ione Iturria izan zen lehena eta Cris Santamaria bigarren bukatu zuten. Gaztetxoen artean, Unax Mariezkurrena, bere lagun Kaiet Urtizbereari finalean irabazi zion. Hortaz aparte, sari banaketa ostean, jokalari guztiek izan zuten klubeko babesleen opariren bat, beraz ez zen inor esku hutsik itzuli etxera.

Klubetik txapeldun eta parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte, oso partidu politak ikusi zirelako, eta nola ez. Era berean, klubeko languntzaileen lana eskertu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude