Tadamum elkartea elikagaien bilketa antolatzen ari da saharar errefuxiatuen kanpamentuetarako. Janari bilketak Irun eta Hondarribiko supermerkatuetan egingo dira. Boluntario bezala laguntzeko prest bazaude, deitu 636 09 63 98 telefono-zenbakira.
Janari bilketak hurrengo asteburuan egingo dira. Hau da, urtarrilaren 26an, ostiralean, 17:00etatik 21:00etara eta urtarrilaren 27an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.



