Euskal Herriko Squash Txapelketa Artalekun jokatuko da larunbatean

Euskal Herriko Squash Txapelketa Artalekun jokatuko da larunbatean, irailaren 9an. Txapelketan lurraldekako selekzioak lehiatuko dira, gizonezkoak zein emakumezkoak. Aurten lehen aldiz Iparraldeko ordezkaritza bat lehiatuko da txapelketan.

Guztia 5 selekzio eta Euskal Herriko 35 jokalari onenak lehiatuko dira. Instalaziorako sarrera doakoa izango da. Txapelketa goizeko 9:00etan hasiko da. Finalaurreko eta finala, berriz, arratsaldean jokatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude