Gaur goizean alkateak eta Udalbatzako kideek Mugen ibilbidea egin dute urtero bezala

José Antonio Santano Irungo alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek mugarriak ikuskatzeko ibilbidea egin dute astearte honetan, urriak 10. Udalak laurogeiko hamarkadan berreskuratu zuen ohitura hau, antzina udalerrien mugak behar bezala mantentzen ziren egiaztatzeko egiten ziren ikuskapen ofizialetan inspiratuta.

Irungo mugen ibilbidea lau zatitan banatzen da, eta urtero bat egiten da. Aurten, laugarren ibilbidearen txanda izan da, Lapurriturritik Santiagotarrakera. Lapurriturritik abiatzen da 13 kilometroko bidea eta, Endarlatsa eta San Migeletik barrena Santiagotarrak ingururaino iristen da. Zinegotzi parte-hartzaileek hiria eta Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña, Hendaia eta Hondarribia bereizten dituzten mugak ikuskatu dituzte.

Irteera hauei esker, Udalbatzako kideek bere aginteko hiriaren mugak ezagutzen eta korritzen dituzte, eta udalerriaren ondarea eta mugak zaintzen dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude