Txingudi Goibar taldea 1. Lurralde Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Maiatzaren 30eko partiduan maila igoera sinatu zuen taldeak Sisma Corazonistas taldea 34-21 emaitzarekin irabazi ondoren. Horrela, Txingudi Egaindar klubeko senior taldeak, bi denboraldi bereziren ostean, ezarritako helburua lortu.
Taldearen maila igoera lortu duten jokalariak hurrengoak dira: Odei Santa Cruz, Ion Thalamas, Aitor Cañas, Odei Lete, Mikel Carrascosa, Jon Jimenez, Ibai Yanci, Gaizka Mendibil, Aitor Isidro, Gorka Thalamas, Andoni Eizaguirre, Markel Garcia, Iosu Lopez, Martin Carrillo eta Ander Susperregui. Jokalariek Gorka Lete entrenatzailea ,Ignacio Jimenez entrenatzaile-laguntzailea eta Telmo Carrillo fisioterapeutaren laguntza izan dute denboraldian zehar.