Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, irundarrek doako folk kontzertu batez gozatzeko aukera izango dute larunbat honetan, abuztuaren 16an, Folkesí talderen eskutik. Talde irundarrak eskoleta kalean emango du kontzertua, gaueko 22:00etatik aurrera. Kontzertua udako kultur agendaren parte da.
Kontzertura doazenek jai giroko proposamen batez gozatzeko aukera izango dute Julio Bravo (gitarra), Beñat Pérez (boza), Marta Ezeizabarrena (biolina) eta Mikel Aldalur (flauta) musikariek osatutako laukote irundarraren eskutik .



