Asteburu honetan, abuztuaren 16an eta 17an, larunbatean eta igandean, Xantalengo jaiak ospatuko dituzte Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak antolaturik. Aurten, ordea, ez da Danborradarik egingo, elkartetik adierazi dutenez, aurrekontu falta dela eta. Era berean, “Irun Hiria” musika bandaren kontzerturik ere ez da izango, zozketan egokitu ez ostean.
2025eko Xantalengo jaiak
- Abuztuaren 16an, larunbatean
9:00 Xantalen Diana auzoko karriketatik.
Irungo Txistulari Taldea auzoko karriken girotzea.
10:00 Ermitaren irekiera. Sarrera librea.
11:00 Meza. Atzokoak Abesbatzarekin.
12:00 XII. Txapelaundi Sariaren emate ekitaldia.
12:15 Janaurrekoa.
- Abuztuaren 17an, igandean
10:00-20:00 Xantalen Ermita.
Ermitaren irekiera eta bisita librea eta doakoa



