GURUTZ AGINAGALDE, Bidasoa klubeko presidentziara hautagaia: “Orain arte ikasitakoa Bidasoaren esku jarri nahiko nuke”

Bidasoa Klubeko presidente izateko bere burua aurkeztu du Aginagaldek

Gurutz Aginagalde, eskubaloi jokalari irundarrak, bere burua aurkeztu du Bidasoa Klubeko presidente izateko. Hauteskundeak abenduko hilabetean ospatuko dira eta Aginagalderen hautagaitza da, momentura arte, presidente postua betetzeko era ofizialean aurkeztu den bakarra.

Denbora asko behar izan duzu hautagaitza aurkeztearen erabakia hartzeko?
Ideiaren proposamena jaso nuenetik pare bat hilabete hartu nituen erabakia familia eta ingurukoen laguntzarekin pentsatzeko. Horren ostean, egun Bidasoako presidentea den Jose Angel Sodupe eta nire Logroñoko taldea jakinaren gainean jarri nituen.

Postura aurkezten den beste hautagairik dago?
Jendeak asko hitz egiten du eta badira aurkezteko asmoa duen beste norbait dagoela esaten duten ahotsak. Esamesak dauden arren, gu gara errealitate bakarra, momentuz.

Zerk bultzatu zaitu erabaki hori hartzera?
Bidasoa sentitzen dudan bezala sentituta, orain arte ikasitakoa Bidasoaren esku jarri nahiko nuke. Momentu oso interesgarria da eskubaloiarentzat eta Bidasoa gailurrera eramateko lan egiteak asko ilusionatzen nau.

Logroño taldea zure bigarren etxean bihurtu da azken urteetan?
Bidasoa lehen mailan zegoenean, atzera pauso bat ematea erabaki nuen eta denborak erakutsi dit asmatu nuela. Esperientzia oso politak bizi izan ditut azken urteetan taldearekin, izan ere, Europan jolasteko aukera izan dut eta elkarrekin tituluak irabazi ditugu.

“Nik uste denok batera arraun eginda,

olatua hartu dezakegu, Bidasoa nahi dugun tokira eramateko”

Presidente aldaketak klubean eragin handia izan dezakeela uste duzu?
Bai, zalantzarik gabe, faktore ezberdinak daude. Oraingo presidenteak talde oso irteera puntu onean utzi du eta bazkideek eta Bidasoa taldearen ingurukoek erabaki beharko dute zer nahi duten taldearentzat. Nik uste denok batera arraun eginda, olatua hartu dezakegu, Bidasoa nahi dugun tokira eramateko.

Presidente izatera iritsiko bazina, zeintzuk izango lirateke zure helburuak?
Arlo ezberdinak daudenez, helburu ezberdinak dauzkat. Argi daukagu Bidasoaren eredua lehenengo taldea dela, baina, ezin dugu ahaztu, Bidasoaren oinarrian jende asko dagoela. Bestetik, etorkizunean Irungo eta Gipuzkoako ahalik eta jokalari gehienei lehen taldera iristeko aukera eman nahiko genieke.

Etorkizunean Bidasoa urrutira iristeko aukerekin ikusten duzu?
Lan asko egin behar da Bidasoa urrutira iritsi dadin. Gipuzkoa eta Euskadi mailan hori lortu dezakeen talde bat bada, Bidasoa da talde hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude