Igoera da Mariño Kirol Klubaren aurtengo denboraldiko helburu nagusia

Kategoriaz igotzeko lehian guztiz sartuta daude gizonezkoen Erregional Preferente mailan eta emakumezkoen Euskal Ligan jokatzen duten bi taldeak. Nahiz eta mutilek pare bat estropezu egin, puntu asko geratzen dira jokoan eta, oraingoz, aukerek beren horretan jarraitzen dute. Neskak, berriz, oso bide onetik doaz aurreko denboraldi bikaina errepikatzeko.

cadete honr fem 2030

Emaitzek argi uzten dute Mariño Kirol Kluba ondo hasi dela aurtengo denboraldian. Irungo eta Bidasoaldeko erreferente bihurtu den klub honek 1991ean eman zituen lehendabiziko urratsak, gaur egun presidentea den Javier Mariñoren eskutik. Hasieran talde bakarra zuen klubak, baina bost urteko epean bost talde izatea lortu zuen. Gaur egun, Mariño Klubak gizonezkoen 8 talde eta emakumezkoen 6 talde ditu. Horretaz gain, 8 eta 12 urte bitarteko 120 bat neska-mutil ditu bere Futbol Eskolan. Nahiz eta klubak jokalari ugari izan, talde pare bat osa-tzeke daude oraindik. “2000-2001. eta 2002-2003. urteetan jaiotako neska gazteen bila gabiltza, haur kategorian eta alebin mailan ari daitezen” dio klubeko presidenteorde eta koordinatzaile orokor Juan Mari Larretxeak. “Mutilekin ez bezala, neskekin gorabeherak izaten ditugu. Urte batzuetan neska askok ematen du izena futbolean aritzeko. Beste urte batzuetan, berriz, oso gutxi dira gugana hurbiltzen direnak”, gaineratu du Larretxeak.

infantil 1ª A  2030
Nesken aldeko dema
Datuen arabera, emakumezkoen futbola gora egiten ari da urtetik urtera, eta Mariñok neska gehien dituen hirugarren talde gipuzkoarra da. Hori lor-tzeko, arantzaz beteriko bidea zeharkatu behar izan dute irundarrek. Klubeko presidenteordeak dioen bezala, “emakumezkoen lehendabiziko taldea orain dela 10 bat urte sortu genuen, Berako Gure Txokoa taldea gure azpiegituretan integratu genuenean”. Bost urtez talde bakar horrekin aurrera jarraitu ondoren, harrobiaren aldeko apustua egin zuen klubeko zuzendaritzak: “Oinarrizko kirola sustatzea oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun eta, ikusten denez, apustua ona izan zen”.
Helburua, nesken garaipena
Aurtengo denboraldian Euskal Liga mailan aritzen diren neskak Espainiako Ligara igotzeko gogorki lehiatuko dira. Aurreko urtean jada lortu zuten igotzea, baina egin beharreko desplazamendu luzeek ezinezko egin zuten igoera hura. “Aurreko denboraldian bigarren geratu ginen; hori dela eta, galiziar eta madrildar taldeekin lehiatzea tokatzen zitzaigun. Aurtengo helburua lehendabizikoak gera-tzea da, Nafarroako, Errioxako, Aragoiko, Kantabriako eta Euskadiko taldeekin lehiatu ahal izateko eta desplazamenduak motzagoak izateko” dio baikorki presidenteordeak.

infantil txiki 2030

Gizonezkoei dagokienez, helburua ere igoera lortzea da. Ligaren hasiera ona izan dute Mariño Kirol Klubeko kategoria goreneko mutilek. Hala ere, liga luzea da eta esfortzu handia egin beharko dute igotzea lortu ahal izateko.

Heztea jomuga

Hasieratik Mariño Kirol Klubaren helburua oso argi egon da. Jose Mari Larretxeak ere oso argi dauka: “gure helburu nagusia umeak eta gazteak pertsona bezala hezten laguntzea da, eta, kirol arloari dagokionez, poliki-poliki hobetzen laguntzea”. Primeran zaintzen dituzte umeak eta gaztetxoak taldean; izan ere, asteburuoro partidak bukatutakoan bokata eta edari bana ematen diete musu-truk. Javier Mariñok taldea sortzean martxan jarri zuen ekimenak bizirik jarraitzen du gaur egun. “Asteburuoro 250 bat bokata prestatzen dituzte taldeko bolondresek. Goizeko 7:30etik 9:30era bokatak prestatzen aritzen dira eta horrek meritu handia dauka” baieztatzen du Larretxeak. Zalantzan daudenek badakite Mariño Kirol Klubean primeran zain-tzen dituztela euren jokalariak.

 

Informazio gehigarria:
.- Web orria:
www.cdmariño.org
.- Kontaktu telefonoa: 637.190.862 (Ángel)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude