Behin iraila hasita, Irungo Udaleko Kultura Arloak hilabete osorako kultur agenda erakargarri bat aurkeztu du, adin, gustu eta erosahalmen guztietako pertsonak kotuan hartuta.
Kontzertua, dantza ikuskizunak eta erakusketak: hilabete honetan, irundarrek aisialdiko eta kultur arloko ia dozena bat jarduera izango dituzte aukeran irailean, hiri osoan. Tartean, aipatzekoak dira Irun Hiria Musika Bandak Junkaleko Andre Mariaren omenez eman ohi duen kontzertua, zeina aurten irailaren 7an izango den, larunbatarekin, 20:00etan, Junkal plazatxoan bertan; Buenismo Show umorezko ikuskizuna, zeinak Manuel Burque, Henar Álvarez eta Quique Peinado dituen protagonistatzat –sarrerak agortuta daude–; eta Irun Zuzenean musika festibala, zeina irailaren 29an eta 30ean izango den, ostiral eta larunbatarekin, eta egungo panorama musikaleko artista eta talde arrakastatsuak bilduko dituen, hala nola La La Love You, Shinova, Morgan eta Grises.
Irungo Udaleko Kulturako ordezkari Nuria Alzagak adierazi duenez, “Irungo Udalak eta hiriko elkarte eta entitateek bat egin dugu, agenda oso bat aurkezteko, kultur arloko eta aisialdiko jarduerez betea, helduok zein txikiek bete-betean eta etxean gozatzeko kulturaz eta entretenimenduaz”.
Hona hemen irailerako programatutako kultur arloko eta aisialdiko jarduera guztien egutegia:
Irailaren 7a
Junkaleko Andre Mariaren omenezko kontzertua
Irun Hiria Musika Bandak Junkaleko Andre Mariaren omenez eman ohi duen kontzertua, askotariko musika estiloez osatutako errepertorio bat: pasodoblea, zarzuela, etab.
Ordua: 20:00
Lekua: Junkal plazatxoa
Sarrera: doan
Irailaren 9a
Dantza Hirian
Mugaz gaindiko jaialdi ibiltari bat, Entremans konpainia galiziarraren eta Lasala euskal konpainiaren ikuskizun bikoitz baten bidez dantza garaikidea ezagutaraziko duena
Ordua: 19:00
Lekua: San Juan plaza
Sarrera: doan
Irailaren 17a
Girabira
Irungo familiek hiriko parkeez gozatzeko ekimen bat, jardunaldi tematikoetan oinarritua; oraingoan, haur literaturan
Ordua: 12:30-16:30
Lekua: Soroxarta parkea
Sarrera: doan
Irailaren 22a
Buenismo Show
Buenismo Bien podcastean oinarritutako umorezko ikuskizun bat, Manuel Busque, Henar Álvarez eta Quique Peinado dituena protagonistatzat
Ordua: 20:00
Lekua: Amaia KZ
Sarreak argortuak!
Irailaren 23a
Tempus Fugit
Dantzaren bidez denboraren joanari buruz hausnartzeko gonbidapen bat, La Mov konpainia aragoiarraren eskutik
Ordua: 19:00
Lekua: Amaia KZ
Prezioa: 8 euro
Sarrerak, hemen
Irailaren 23a
Ribera azoka
Aire zabaleko arte azoka bat, programa oso baten bidez arte garaikidea eta memoria historiko eta muga kontzeptuak bat egiten dituena
Ordua: goiz osoa
Lekua: Santiagoko bidegorria eta ingurua
Irailaren 29a eta 30a
Irun Zuzenean
Hiriko indie/rock musika festibal nagusia, aurten luxuzko kartel bat bilduko duena: Espainiako panorama musikaleko artista eta talde arrakastatsuak
Lekua: Ficoba
Prezioa: 15 euro eguneko eta 30 euro bi egunetarako
Informazioa eta sarrerak, hemen
Irailaren 30a
Beethovenen 9. sinfonía
Ludwig van Beethovenen konposiziorik enblematikoenetako bat, Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik, María Martín sopranoaren, Leticia Vergara mezzosopranoaren, Ángel Pazos tenorraren eta José Manuel Díaz baritonoaren interpretazioekin
Ordua: 19:00
Lekua: Amaia KZ
Prezioa: 10-25-32 €
Sarrerak, hemen
Erakusketak
Erakusketen artean, aipatzekoak dira “Euskal kostaldeko paisaiak Menchu Galen obran”, zeinak Menchu Gal artista irundarraren talentua ezagutzera ematen duen eta irailaren 24ra bitartean ikusgai egongo den Menchu Gal aretoan bertan, eta “Pvro Teatro”, zeina Méridako Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin elkarlanean sortu den eta azaroaren 19ra bitartean ikusgai egongo den Oiasso Museoaren egoitzan.
Kultur agendaren bertsio digitala eta xehetasun guztiak www.irun.org webgunean ere kontsultatu daitezke.



