Irun 1522 Fundazioak ibilbide gidatu berriak eskainiko ditu udazkenean

San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak ‘1522ko bideetatik’ proiektua orain dela aste batzuk aurkeztu zuen, Irungo ondare kultural, historiko eta arkeologikoaren gune nagusiak zeharkatzen dituzten hamar ibilbide biltzen dituena. Orain, Irun 1522k proiektu honen barruan egingo diren ibilbide gidatuetarako egutegia kaleratu du, Bidatour Bidasoaldeko bisita eta txango zerbitzuaren eskutik.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ‘1522ko bideetatik’ proiektuaren helburu nagusia Irungo ondare historikoa ezagutaraztea da, Eusko Jaurlaritzak ‘Babes bereziko edo ertaineko kultura-ondasun’ gisa kalifikatutako monumentu, eraikin eta aztarna arkeologikoen balioa azpimarratuz. Horretarako, Fundazioak hamar ibilbide diseinatu ditu, oinez, bizikletaz eta, kasu batzuetan, autobusez ere egin daitezkeenak, hiriko zein landa-eremuko hainbat zona zeharkatzen dituztenak.

Ibilbide gidatuak honako igande hauetan izango dira: abuztuaren 2an eta 30ean, irailaren 6an eta 27an eta urriaren 11n eta 25ean (aste batean gaztelaniaz eta bestean euskeraz). Gainera, abuztuko astearteetan ibilaldi gidatuak egingo dituzte, hilaren 11n eta 25ean.

Ibilbide gidatuen prezioa 5 eta 8 euro artekoa da eta doakoa 12 urtetik beherakoentzat. Taldekako ibilbide gidatuak ere egin daitezke, gehienez ere 12 parte-hartzailerekin.

Covid-19k ezarritako higiene eta osasun neurriak direla eta, taldeak murriztuak izan behar dira, eta, osatuz gero, data eta ordutegi berriak jarriko dira eskaerari erantzuteko. Egutegi eguneratuak www.bidatour.com eta www.irun1522.es. webguneetan daude argitaratuta.

Erreserbak telefono edo WhatsApp bidez (635708746) edo bidatour@gmail.com helbide elektronikora bidaliz egin daitezke.

Zehazki, hauek izango dira egin daitezkeen ibilbideak eta horietako bakoitzerako egongo diren irteera egunak:

1: GAZTELUZAR – BEHOBIA
Luzeera: 4 km.

Iraupena: 2 ordu.

Irteera ordua: 11.00 (Blaia hilerriko aparkalekua).
Datak: Urriak 10 (euskaraz)  eta urriak 24 eta azaroak 7 eta 21 (gazteleraz).

3: BEHOBIA- GAZTELUZAR- IBARROLA- ARANZATE- IRUGURUTZETAALTZUBIDE- UGALDE- URDANIBIA
(Hirigunera buelta hiribusean).

Luzeera: 12 km. Iraupena: 4-5 ordu. Irteera ordua: 9.00 (Behobiako elizan).

Datak: Urriak 25 (euskaraz) eta urriak 11 eta 12 eta azaroak 8 eta 22 (gazteleraz).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude