Ekainaren 8tik aurrera, Irun konfinamendua arintzeko hirugarren fasean sartu ostean, bide publikoan kokatutako eserlekuen erabilera baimenduko da berriro. Alarma egoera ezarri zenetik bankuak segurtasun arrazoiak direla eta eserlekuen erabilera debekatuta egonda, covid-19aren kutsaketak ekiditeko helburuarekin.
Eserlekuen erabilera eragozten duen debekua datorren astean desagertuko da, baina, bankuak erabiltzerako orduan pertsonen arteko distantzia eta eskuen garbiketa ohiturak mantendu behar dira segurtasun arrazoiengatik. Horrela, zenbait eserlekuetan pertsonen artean gorde beharreko segurtasun distantzia markatu eta bankuak erabili ostean eskuak garbitzearen garrantzia gogorarazteko pegatinak ipiniko dira.